Ibaiak: ur korronte iraunkorrak dira, urtaroekin aldatuz doan emari edo ur-bolumen aldakorrekoak.
Ibaiek bere ibilguan zehar materialak higatu, garraiatu eta sedimentatu egiten dituzte.
GOI-IBILGUA
Maldatsua
Ura abiadura handiz jeisten denez higadura da nagusitzen den prozesu geologikoa.
Material handiak garraiatzen dira.
Hondoa higatzen denez, V formako haranak sortzen dira: malda pikoz inguraturiko haran estuak
Ibilgu honetan ere ur jauziak ager daitezke
ERDI-IBILGUA
Ez hain maldatsua
Ura abiadura txikiago eta indar gutxiagoz jaisten denez, materialen garraioa da nagusitzen den prozesu geologikoa.
Higadura prozesua txikiagoa da eta V itxurako harana zabalagoa da
Hondo lauko haran zabalak, Meandroak, uholde lautadak
BEHE-IBILGUA
Ia maldarik ez
Uraren abiadura nabarmen moteltzen denez, sedimentazioa da prozesu geologikorik garrantzitsuena.
peniordokia, delta, estuarioa.
Hondo lauko haran zabal edo azpil erako haran bat zeharkatzen duen ibaia urez gainezkatzen denean, urak haran osoa hartzen du, edo haren zati handi bat. Ibaiaren maila igotzean urez bete daitekeen lur-eremuari uholde-lautada esaten zaio.
Garraio-ahalmena galtzen dutenean, ibaiek beren ibilguan bertan jalkitzen dituzte materialak, eta ur-goraldi baten ondoren, uholde-lautadan.
Hala ere, sedimentu gehienak itsasoraino iristen dira, eta han, olatuek garraiatzen dituzte.
Ibai batek bokalean olatuek kendu baino azkarrago pilatzen dituenean materialak, delta bat sor daiteke.
Deltak: triangelu forma duten eta itsasorantz sartzen diren sedimentu metaketak dira. Sedimentuek itsasoratzea oztopatzen dutenez, ibaiaren urak kanalak zabaldu behar izaten ditu aurrera egiteko.
Estuarioetan, sedimentuak itsaso barnerantz garraiatzen dira korronte bizien ondorioz, eta bokale zabalak sortzen dira.
Ur jauziak: ibaiaren ibilguan bapateko maila aldaketa handia dagoenean ura indar handiz eroriko da beheko aldea higatuz
TERRAZAK
Zein izango da zaharrena?