Hainbat faktorek eragina dute paisaiaren modelatzean: klimatikoak, litologikoak, tektonikoak eta antropikoak.
Klima zonaren araberakoak ez diren agente geologikoei azonal deritze. Itsasoa da horren adibide
Material bigunak higatzen dira erraz eta gogorrenak, besteak beste, kuartzitak, irtenguneak sortzen dituzte erliebean. Peniordokietan sarritan hondar erliebeak geratzen dira, higatzen zailenak diren materialez osatuak.
Kareharriek edo igeltsuek modelatze karstikoak sortzen dituzte.
Kostetan, olatuek sartuneak, badiak eta abar sortzen dituzte harri bigunetogorrenetan berriz, lurmuturrak eta uhartetxoak sortzen dira.
Ibaiak failetan zehar ibiltzen dira, eremu horietan lurra hondoratuta egoten da.
Lurra altxatzen denean ibaiek energia potentziala irabazi eta higatzeko ahalmena ere. Paisaia mailakatuak sortzen.