Ongi etorri zientziawebgune honetara.
DBH-ko Natura zientziak ikasten duten, eta Batxilergoko biologia edota anatomia aukeratu duten ikasleentzat zuzenduta dago eremu hau.
Webgune hau, material desberdinen bilduma edo biltegia izateko helburuarekin antolatuko dut. Material batzuk gure gelako lanean irakas-ikas-material erabilgarriak izango dira, eta beste batzuk interesa duenarentzat erakargarriak edota baliagarriak izatea espero dut.
Eskerrak eman behar ditut hemen txertatu ditudan material asko egin dituztenei, beraien lanak partekatzeagatik.