Piramide trofiko baten bidez grafikoki adieraztend a zer-nolako aldaketak dauden maila trofikoen artean, ezaugarri jakin batekiko.
Mota desberdineko piramide trofikoak daude:
KOPURUEN PIRAMIDEAK:
pisu bakoitzak maila trofiko horretako banakoen kopurua adierazten du, azalera edo bolumen unitateko.
zenbaitetan aldaerantzizkatuak izan daitezke, hau da, maila bateko banakoen kopurua beheko mailakoa baino handiagoa izan daiteke
BIOMASA PIRAMIDEAK:
ekosistemaren egiturari eta funtzionamenduari buruzko informazio erabilgarria ematen dute.
pisu bakoitzak, maila trofiko horren biomasa adierazten du.
itsas ekosistema batzuetan alderantzizkatuak izan daitezke une batzuetan(fitoplanktona erruz jaten dute lehen mailako kontsumitzaileek, baina azkar ugaltzen eta hazten da). Egoera mantentzen bada, ekosistema desger daiteke.
ENERGIA PIRAMIDEAK:
ekosistema bateko harreman trofikoen ideia zehatza ematen digute, maila trofiko batetik beste batera pasatzen den energiaren kantitatea ezartzen baitute.
ekosistema bateko osagaiak eta hainbat ekosistematakoak alderatu ahal izateko informazio egokia ematen dute.