Gainazal handiak hartzen dituzten lehorreko ekosistemei bioma deritze.
Bioma bakoitzak berariazko landaredia eta fauna ditu, lekuko ingurumen baldintzetara moldatuak.
Lehorreko bioma nagusiak hauek dira:
basamortua:
- hemen lurzorua elkorra da eta ura oso urria. Haizearen higadura, euri eskasia eta lurruntze-maila altua dira baldintza hauen errudunak.
- Izaki bizidunak ez dira oso anitzak, eta gainera sakabanatuta daude baina ingurunera ondo moldatuta.
- Landareak hezetasuna dagoenean sustrai luzeak garatu edo euren ehunetan ura pilatzeko aprobetxatzen dute.
- Animaliak egunez haitzulo edo gordelekuetan geratzen dira, eta gauez ateratzen dira.
tundra:
- eremu lau eta zabala da, klima azpizoztua eta izoztutako zorupea du, zuhaitzik gabekoa.
- Lurra, gehienetan paduratsua, goroldioz eta likenez beteta dago.
- Urtzaldian zehar, intsektu asko agertzen dira. Hori dela eta, tundra hegazti migratzaileen habiak egiteko toki hobezina da.
- Tundran egokitutako animalia-espezie ugari bizi dira: elur-oreina, orein musketaduna, otso artikoa, erbi artikoa, belatza, hontza, azeri artikoa
taiga:
- Taiga edo baso boreala konifero-baso ezaugarri nagusitzat duen bioma da.
- tenperatura baxuak eta ur gutxi izatea dira ezaugarriak
- Taigako faunan hango baldintzei (hotzari, bereziki) jasateko gai diren hainbat ugaztun aurki daitezke. Neguan hauek hibernatzen dute: Hartz arrea (Ursus arctus) eta Altzea (Alces alces)
estepa
baso hostoerorkorra
baso mediterraneoa
oihan tropikala
sabana
basamortu beroa