ADN molekula batetik abiatuz bi molekula berdin-berdin lortzeko prozesua erreplikazioa da. Prozesu hau behar-beharrezkoa da mitosirako, hau da, zelula ama zatitu eta bi zelula alaba lortzeko. Honela, amaren material genetiko (ADN) berbera izango dute bi zelula alabek.