Lurraren gainazaletik barrualdera sakondu ahala tenperatura pixkanaka igotzen dela egiaztatu da. Tenperatura hazkunde honi Gradiente geotermikoa esaten zaio.
Gainazaletik hurbil, gradientea 30ºC ingurukoa da, sakonerako kilometro bakoitzeko.Tenperatura azkar igotzen da 2000ºC-ra iritsi arte, goiko mantuaren barruan. Ondoren, askoz geldoago igotzen da, eta Lurraren erdian 5000ºC-ra iristen da , gutxi gora behera.
Lurrak, sortu zenetik, energi termikoa mantentzen du eta barruko energia hau planetaren barne dinamikaren kausa da.
Beroa beti material beroetatik hotzenetara transferitzen da. Lurbarnean, beroa barne nukleo berotik kanpo azal hotzera transferitzen da. Bero-transferentzia hori da jarduera geologiko gehienen erantzulea. Bero transferentziarik gabe ez zen plaken tektonika edo sumendi jarduerak emango.
Lurraren barruko beroaren jatorria:
Lurraren barruko beroaren seinaleak : bulkanismoa, lurrikarak, plaka litosferikoen higidurak eta isostasia dira.