XVIII. mendearen erdialdera, Lurraren jatorria azaltzeko, Biblian deskribatutako ideiak onartzen zituzten. Ideia horien arabera, Kristo jaio baino 6.000 urte inguru lehenago sortu zen Lurra, eta sortu zenetik, ia ez zuen itxura aldatu.
James Hutton -geologia modernoaren aitak- ondorioztatu zuen lehendabizi Lurrak milioika urteko historia zuela, eta hala adierazi zuen berak argitaratutako Lurraren teoria izeneko liburuan 1797ean, hil baino bi urte lehenago.
Huttonek denbora geologikoaren milioika urteen kontzeptua erabili zuen, oso prozesu geldoek, besteak beste, higadurak, hain ondorio handiak eragin zitzaketela azaltzeko.