Erreinu honetako organismoek oso talde heterogeneoa osatzen dute. Guztiak zelula eukariotikoz osaturik daude, eta heterotrofoak dira ez baitute klorofilarik.
Onddo batzuk zelulabakarrak dira: legamiak. Gehienak, ordea, zelulaniztunak dira (lizunak, perretxikoak), eta ez dute benetako ehunik eratzen.
Bizimoduari dagokionez:
Onddoak hiru talde nagusitan sailkatzen dira: legamiak (onddo zelulabakarrak), lizunak ( hifa izeneko filamentuak dituztenak) eta perretxikoak ( gorputz fruitu-emaile handiak dituztenak, jateko aproposak).
LEGAMIAK
LIZUNAK
PERRETXIKOAK
*
*
Legamiek (onddo zelulabakarrek) hartzidura prozesuak egiten dituzte.Saccharomyces cerevisae izeneko legamia hainbat prozesu industrialetan erabiltzen da, besteak beste, garagardoaren, ardoaren eta ogiaren ekoizpenean.
*
Perretxikoak makroskopikoak dira. Perretxikoen laborantza eta bilketa jarduera ekonomiko handiak dira hainbat herrialdetan. Batzuk oso preziatuak dira sukaldaritzan, beste batzuk, ordea, toxikoak dira.
Lizunak, harizpi itxurako onddoak, usteltzen ari den materia organikoan (ogi zaharrean, frutan...) ikusi ohi ditugu.Lizunak ogia erasotuz gero, oso-osorik estal dezake, oso denbora gutxian.
Bideo honetan sagar baten usteltze-prozesua ikus dezakezue
Botiken industrian, onddo batzuk antibiotikoak ekoizteko erabiltzen dira. Ezagunenen artean Penicilliun daukagu, penizilina sortzen duen onddoa.
Alexander Fleming medikuak penizilina aurkitu zuen 1928an.
Sartu ondorengo estekan, eta irakur itzazue Alexander Flemingen biografia eta egin zituen aurkikuntzak. Ondoren, idatz ezazue laburpena koadernoan.
Klik egin hurrengo estekan Elhuyar aldizkarian argitaratutako lizunen argazki zoragarriak ikusteko:
http://aldizkaria.elhuyar.org/flasha/definizioekin-jolasean/zerrenda/
Argazkilaria: Heikki Leis