Itsasoak ( olatuak, mareak eta itsas korrenteak) sortzen du kostaldeko morfologia bereizgarria.
Itsasertzaren higaduraren eragile nagusiak olatuak dira. Besteak beste itsaslabarrak eta abrasio/urradura plataformak eratzen dituzte.
Itsaslabarrak: arrokazko pareta malkartsuak dira, ia-ia bertikalak
Urradura plataformak: itsaslabarren behealdeko eremu lauak dira, olatuak hausten diren lekua.
Itsaslabarraren atzerapena:
Olatuek labarren beheko zatia zulatzen dute, eta horren ondorioz, blokeak erortzen dira. Horrela labarra atzera egiten du , eta itsasoak tokia kentzen dio kontinenteari.
Labarrak atzera egiten duenean sortzen den gainazalaren zati bat agerian gera daiteke itsasbeheran. Gainazal horri urradura-plataforma deiritzo. Ikusi ondoko marrazkia:
Korronteek materialak garraiatzen dituzte kostalderaino eta bertan sedimentatzen dituzte. Sortzen diren sedimentazio forma nagusiak:
Hondartzak: malda gutxiko itsasertzetan sortzen diren sedimentu-metaketak dira.
Itsas hesiak: metaketa luzanga eta estuak, itsasertzaren paralelo.
Tonboloak: kostaldea eta uharteak elkartzen dituzten itsas hesiak dira.
Itsasertzeko hareazko eremuetan haizeak askotan osatzen ditu dunak.
ensenada
delta
itsas hesia
urradura plataforma
hondartza
badia
tonboloa
LOTURA INTERESGARRIAK: