17. Animalien nutrizioa: zirkulazioa eta iraizketa
Nutrizio prozesuan lau aparatuk esku hartzen dute: digestio-aparatuak, arnas-aparatuak, zirkulazio-aparatuak eta iratz-aparatuak.
Digestio-aparatuak nutrienteak lortu eta prestatzen ditu; oxigeno hartzeaz eta gas-trukea egiteaz, arnas aparatua arduratzen da; zirkulazio-aparatuak nutrienteak eta oxigenoa zeluletara garraiatzen ditu, eta, azkenik, zeluletan sortzen diren metabolismoaren hondakinak kanporatzeaz iraitz-aparatua arduratzen da.
Gai honetan, animalietan substantzien garraioa eta iraizketa prozesuak aztertuko ditugu.