Landareak organismo zelulanitzak eta eukariotoak dira.
Nutrizio autotrofoa eta fotosintetikoa dute, Ekosistema lehortarreetako ekoizleak dira.
Bi egitura mota dituzte: egitura begetatiboa, landarearen nutrizioari lotuta, eta ugalketarako egitura, ugalketarekin lotuta.
LANDARE MOTAK
AAAAAAAAATALOFITAKAAAAAAAAA
AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAHODI EROALERIK EZ, EZ DUTE BENETAZKO SUSTRAI, ZURTOIN ETA HOSTORIKAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA
Goroldioak landarerik txikienak eta bakunenak dira. Lur, harri, enbor eta abarren gainean geruzak eratuz hazten dira.Ez dute ez lorerik, ez fruiturik, ez hodi eroalerik. Esporen bidez ugaltzen dira. Ur asko behar dute bizitzeko, ingurune oso hezeetan bizi izaten dira soilik. Esan daiteke ez direla oraindik lehorreko ingurunera ongi egokitu.
Briofitoak : goroldioak eta hepatikoak
AAAAAAAA KORMOFITAKAAAAAAAA
AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAHODI EROALERIK BAI, SUSTRAI, ZURTOIN ETA HOSTOAK DITUZTE
Pteridofitoak: Garoak edo Iratzeak eta Ekisetoak
a) garraio-hodiak
b) Sustraia, zurtoina (errizoma izenekoa, laburra eta lurpean horizontalki kokatuta) eta hostoak (fronde izenekoak)
c) Esporak, frondeen atzealdean sortzen dira, esporangioz osatutako soro izeneko konkortxo txiki marroi batzuetan.
Gimnospermoak
Hodi eroaleak eta loreak dituzte, baina fruiturik ez. Hazia biluzik izaten dute, ez dago fruitu baten barruan sartuta. Gehienak zuhaitzak dira (edo zuhaixkak); hala nola, pinua, ipurua, sabina ... Multzo honetakoak dira munduko zuhaitzarik handienak: sekuoiak.
Mota honetako landareek beren ugalketa sexuala uretatik erabat independizatu dute.
Lore arrak
Angiospermoak
Angiospermoak Mesozoikoaren amaieran agertu, Zenozoikoan nagusitu eta ordutik ingurune guztiak kolonizatu dituzte, gaur egungo floraren bi heren osatu arte. Zuhaitz, zuhaixka eta belar espeize ugari biltzen dira talde honetan.
Hodi eroaleak, loreak eta fruituak dituzte. Lore hermafroditak. Haziak fruituaren barruan babesturik daude .