AG21___ biodibertsitatea -galemys-etik from nanu373
Biodibertsitatea hiru mailatan zehazten da: dibertsitate genetikoa, taxonomikoa edo espezie-dibertsitatea eta ekosistema-dibertsitatea.
- Biodibertsitate genetikoa deritzo espezie baten barruko geneen aniztasunari.
- Espezie-dibertsitatea deritzo, lurralde batean bizi diren espezieen aniztasunari.
- Ekosistema-dibertsitatea aurreko biak baino zailagoa da neurtzeko, ekosistemen arteko mugak ez baitaude garbi. Hortaz, orain arte egin diren ekosistemen sailkapen globalak oso gutxi gorabeherakoak dira.