Paisaia bati begiratzean hainbat osagai bereizten ditugu:
Erliebea Lurraren gainazalaren itxura da, elementu biotikoak alde batera utzita.
Erliebea adierazteko mapa topografikoak erabiltzen dira, eta zenbait forma ageri ohi dira: muinoak, ordokiak, haranak, mendi malkartsuak...
Aldakorra da erliebea, poliki baina etengabe aldatzen bait da, gu konturatzen ez bagara ere.
Egin klik lotura honetan:
Kanpoko eragile geologikoek: URA (errekak, ibaiak, lurpeko urak, glaziarrak, itsasoa...), HAIZEA eta eragile metereologikoek (tenperatura aldaketak, hezetasuna, atmosferako gasak...) erliebea modelatzen dute kanpoaldetik, grabitateari eta Eguzkiaren energiari esker.
Aipatutako eragileen ekintzek erliebea berdintzeko joera dute, horretarako alde garaiak beheratu egiten dituzte, eta sakonguneak eta arroak sedimentuz bete. Ekintza edo prozesu horiek kanpo prozesu geologikoak dira eta hauexek dira: