Duela 4.500 milioi urte inguru gure planetak tenperatura oso altuak zituen, eta ia guztiz urtuta zegoen.
Materialak dentsitatearen arabera antolatu ziren 3 geruza nagusi sortu zirelarik:
- burdinak nukleoa osatu zuen;
- mantuko material harritsuak nukleoaren gainean flotatzen geratu ziren
- mantuaren gainean hasi zen osatzen lurrazala, dentsitate txikiko harrien geruza mehe bat.
- Harri urtuetatik ateratako gasak (ur lurruna, karbono dioxidoa...) atmosfera primitiboa osatu zuten.
- Lurra hozten joan ahala ur lurruna kondentsatu, prezipitazioak gertatu eta hidrosfera osatu zen.