Atal honetan gizakiaren bihotza aztertuko dugu:
v Ezaugarri orokorrak:
v Geruzak: Hiru geruza bereizten dira:
Perikardioa (Kanpokoa, bikoitza eta bi mintzen artean likido perikardikoa, marruskadura gutxitzeko)
Miokardioa (Erdikoa, muskulu uzkurgarriaz, borondatetik at eginikoa)
Endokardioa (Barrukoa, ehun konjuntibozkoa: endotelio-geruza mehea)
v Balbulak:
Dispositibo mekanikoak dira eta beraiei esker odolak norabide bakar batean egin dezake
bere bidea: aurikuletatik bentrikuluetara, eta bentrikuluetatik odol-basoetara. Aurikulen eta bentrikuluen artean dauden balbulei, aurikulobentrikular deritze, eta bi dira:
Bentrikuluen eta bihotzetik irteten diren odol-basoen artean dauden balbulei balbula sigmoideoak edo semilunarrak deritze:
Bentrikuluak uzkurtzen direnean, balbula horiek ireki egiten dira odola bihotzetik irteteko, eta bentrikuluak aurikuletako odola jasotzeko lasaitzen direnean, itxi egiten dira.
“Soplo”ak aipatzen direnean, ia beti, odolak balbuletatik igarotzean egiten duen zarata zurrunbilotsuari dagokio.
Bihotz kinadaren transmisioa
v Bihotz zikloa
Odolak hodi barrutik zirkulatzen du bihotzaren uzkurdurak eraginda.
Horretarako bi mugimendu-mota betetzen ditu:
- Sistolea: Uzkurketa-mugimendua
- Diastolea: Erlaxatze mugimendua.
Aurikulen sistolean bentrikuluak diastolean daude eta alderantziz,bentrikuluen sistolean aurikulak diastolean daude.
Bihotz zikloak 0,8 segundu irauten du. Minutu bakoitzean 70-80 ziklo daude , baina balio hori aldakorra da, adina, egoera fisikoa…
Bihotz-taupada edo bihotz-zikloa horrela gertatzen da:
a) Aurikula-sistolea gertatzen denean, aurikuletan zegoen odola, balbula mitral eta trikuspidetik zehar, bentrikuluetara igarotzen da.0,1 segundu irauten du
b) Bentrikulu-sistolea: bentrikuluak beterik daudenean, balbula mitrala eta trikuspidea itxita daudenez, bentrikuluetako odola aorta eta birika-arterietara bultzatua izango da, balbula semilunarrak irekitzen dira.0,3 segundu irauten du
c) Bentrikulu-sistolea gertatzen ari denean, aurikula-diastolea gertatzen da; honekin zainetan zegoen odolak aurikulak betetzen ditu, sistole berri baterako prestatuz eta ziklo berri bati hasiera emanez.
Kanpotik entzunda bihotz-uzkurdurak bi eratara azaltzen dira:
Taupadak edo pultsazioak; bentrikulu sistoleak dira.
Bihotz-hotsak: belarria bihotzean jarriaz bi hots entzuten dira: bata sendoa eta luzea, bentrikulu sistolea da, balbula mitral eta trikuspideak ixtean egiten dutena (TIK). Beste laburra eta leuna, balbula semilunarrak ixtean egiten dutena (tok).