Egin klik Bideoa ikusteko
Mendelen legeak:
Gregor Mendel (1822-1884), monje agustindar austriarra, herentziari buruzko ikerketa sistematiko eta sakona egiten lehena izan zen. Bere esperimentuei esker, herentziazko karaktereen transmisioaren oinarrizko printzipioak aurkitu zituen.
Herentzia-faktore terminoa deskribatu zuen, nahiz egun gene hitzak (karaktere baten informazioa) hura ordezkatu duen.
Bere lanen emaitzak ondorengo hiru lege hauetan laburbiltzen dira:
bi arraza pururen arteko gurutzaketak F1ean ondorengo hibrido uniformeak sortzen ditu, bai genotipoei dagokienez, bai eta fenotipoei dagokienez ere.
F1ean sortutako hibridoak gurutzatzean, karaktere bat zehazten duten bi aleloak bereizi egiten dira, eta ondorengoek fenotipo ezberdinak izaten dituzte.
aleloak bakoitza bere aldetik heredatzen dira, eta ondorengoei zoriz konbinatuta transmititzen zaizkie.