Lurzorua
Lurzorua lurrazaleko geruzarik azalekoena, harrien aldaketatik eta disgregaziotik sortutako materialek osatua, uraren, airearen eta izaki bizidunen jardueraren eraginez.
Lurzorua eta haren degradazioa
SEGIDA EKOLOGIKOAK
Ekosistema bat dagoen lekuan pixkanaka beste bat sortzea, harik eta egoera egonkor edo klimaxera heldu arte; hori da segida ekologikoa.
Ordezkatze hori gertatzen den bitartean, biodibertsitatea handitu egiten da pixkanaka. Gainera, ekosistemako izaki bizidunen guztizko kopurua egonkortu egiten da pixkanaka eta materia birziklatzearen eraginkortasuna handitu egiten da. Honela, klimaxean ekosistemaren baliabideen probetxu ezin hobea gertatzen da.
Jatorrizko ekosisteman izaki bizidunik ez dagoenean, espezie kolonizatzaile edo aitzindarien inbasioa gertatzen da segida primarioa izeneko prozesu baten bitartez.
Jatorrizko ekosisteman izaki bizidunak daudenean, hondamen bat gertatzen da eta espezie gehienak desagertu egiten dira, segida sekundarioa izeneko prozesu baten bitartez.