Biosfera: Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari Biosfera deritzo.
Ekosistema: elementu hauek osatzen dute Ekosistema:
EKOSISTEMA= BIOTOPOA + BIOZENOSIA+ Haien arteko harremanak
Ekosistema batean ingurune fisikoa, biotopoa (arrokak, lurzorua, ura...) eta elementu biotikoak, biozenosia (landareak, animaliak), elkarrekin harremanetan daude eta sistema bat osatzen dute.
Nagusiki, bi ekosistema mota aurkitzen dira gure inguruan, lehorreko ekosistemak eta uretako ekosistemak
Ekosistema bat biosferaren zati bat da, izaki bizidunen multzoak (biozenosia), izaki horiek bizi diren ingurune fisikoak (biotopoa), leku horren faktore fisiko-kimikoak, eta, biozenosia eta biotopoen artean sortzen diren harreman edo elkarrekintzaz eratua.
Ekosistema bat, uretakoa edo lehorrekoa izanda ere, faktore biotikoek, abiotikoek eta haien artean sortutako (mota guztietako) harremanek osatzen duten sistema da
Ekosistemen osagaiak: