Klima lehorreko eta landaredi urriko lekuetan, euria barra-barra egiten duenean, ura ez da lurzoruan sartzen;
izan ere, gainazalean zehar igaro eta asko higatzen du lurzorua.
Ur basak higadura- eta modelatze-ahalmen handiko agente geologikoak dira
klima lehorreko lekuetan, euria barra-barra egiten duenean.
Espainian eta Mediterraneoko ia herrialde guztietan agente geologiko negusia dira.
Urak ildaskak sortzen ditu lurzoruan. Ildaskak gero eta sakonagoak dira eta sakanak sortzen dituzte.
Malda handiko lekuetan, higadura oso handia da, eta karkabak sortzen dira; hots, tontorren eta
higatu gabeko zutabeen arteko ildaska sakonak.
Askotan, ildaska horiek elkartu egiten dira eta ibilgu bat osatzen dute. Orduan, erreka bat sortzen da, eta errekek
euri asko egin ondoren soilik eramaten dute ura.
Erreketan, hiru atal bereiz ditzakegu: harrera arroa, isurbidea eta deiekzio-konoa.
Deiekzio-konoa handia denean –hau da, zenbait kilometro koadroko azalera duenean–, alubioi-konoa
esaten zaio.
Maitagarri-tximiniak