Zer dira uhin sismikoak?
Lurraren barne-oreka etetean, hau da, lurrikarak gertatzean edo leherketa kontrolatuak egitean, uhin sismikoak sortzen dira. Askatutako energia hori P uhin, S uhin eta L/R uhin gisa hedatzen da.
Harrien ezaugarriak nolakoak, uhinek ere modu bat edo besteko portaera dute eta ez da berdina izaten planetaren zona bat edo besteko sismografoetara iristen den informazioa.
Uhin sismikoen hedapenaren ezaugarriak:
Uhinek jokaera desberdinak agertzen dituzte lurraren zehar hedatzerakoan:
Uhin motak
P
S
L eta R
Hedatzen dira material solido nahiz likidoetatik; zenbat eta trinkoago eta zurrunagoak izan, abiadura handiagoa da.
Material homogeneoetatik abiadura egonkor mantentzen da.
Geruza solidoetatik soilik hedatzen dira; egoera likidoan dauden geruzetatk ez dira barreiatzen.
Lurrazaletik hedatzen dira bakarrik
Eraikuntzetako hondamendiak sortzen dituzte.