Lehenengo hipotesiak.
Aintzinako grekoek proposatutakoa, Lurra biribila zen eta geldirik zegoen unibertsoaren erdian. Eguzkia, Ilargia, planetak eta izarrak haren inguruan biratzen ziren, zirkulu perfektuetan.
Aristotelesen garaitik XVI. mendera arte, eredu geozentrikoa izan zen nagusi. Mende horretan, gero eta behaketa zehatzagoak egiten hasi ziren, eta behaketa horiek teoria geozentrikoaren iragarpen teorikoak gezurtatu zituzten.
Nikolas Kopernikok (1473-1543) proposatu zuen: Eguzkia geldirik dago unibertsoaren erdian, eta Lurra eta beste planetak haren inguruan biratzen dira.
Galileo Galileik, 1610. urtean arrazoia eman zion.
Johannes Kepler (1561-1630) alemaniar astronomoak 1609. urtean, planeten higidurak eliptikoak zirela aldarrikatu zuen.
Isaac Newton (1643-1727) britainiar fisikari eta matematikariak bere garaiko zientzia irauli zuen, eta haren ideiak indarrean egon ziren XIX. mendera arte. Philosophiae Naturalis Principia Mathematica izeneko lanean, unibertsoaren ikuspegi berri baten oinarriak ezarri zituen.
Newtonek, behaketa zorrotzen ondoren, formula matematiko bat ondorioztatu zuen Lurraren gainazalera erortzen diren objektuen indarra nahiz planeten orbitari dagokiona adierazteko. Grabitazio unibertsalaren legea da.
Grabitazio-legearen arabera, gorputzak zenbat eta gertuago egon eta zenbat eta masa handiagoa izan, orduan eta gehiago erakartzen dute elkar.
Newtonen legeak indarrean egon ziren XIX. mendearen erdialdera arte. XX. mendean Albert Einstein (1879-1955) alemaniar fisikariak proposatutako erlatibitatearen teoria baliagarri izan zen Newtonen legeetan oinarritutako iragarpen batzuk zuzentzeko, eta gaur egun teoria nagusi bihurtu den Big Bang-aren teoriara heldu ziren.