Lurraren barneko materialen tenperaturaren eta dentsitatearen arabera, portaera zurrunak eta portaera plastikoak bereiz daitezke. Portaera horiei erreparatuz, geruza dinamikoetan oinarrituriko beste banaketa bat egin dezakegu:
1. Litosfera:
• Lurrazal ozeanikoa nahiz kontinentala eta mantuaren lehenengo 100 km-ak (batez beste) hartzen ditu.
• Solidoa da eta portaera zurruna du.
• Zati handitan banaturik dago: litosfera-plakak.
Litosfera elkarrekiko higitzen diren zenbait plaka handiz osatuta dago. Mugimendu horri plaken tektonika deritzo.
2. Mesosfera
• Goi-mantuaren zati batek eta behe-mantu osoak eratzen dute.
• Mesosferako materialak solidoak dira, beraz geruza zurruna dela esan daiteke.
3. Endosfera
• Nukleo osoa hartzen du
• Endosferaren barnealdea solidoa eta zurruna da, kanpoaldea , aldiz, jariakorra , eta material plastikoen portaera du.