Kareharriz eraturiko eskualdeetan, urak (lur gainazaleko urak nahiz lur barneko urak) meteorizazio kimikoa eragiten du, karbonatazioa, hain justu.Emaitza paisaia bitxia da, modelatu karstiko edo karst izenekoa.
Karbonatazio-erreakzioa honako hau da: Kareharriak batik bat kaltzio karbonatoz (CaCO3) disolbaezina daude osaturik. Kaltzio karbonatoak atmosferako CO2-aren eta euri-uraren arteko elkarrekintzatik sorturiko azido karbonikoarekin (H2CO3) erreakzionatzen du, eta kaltzio bikarbonatoa sortzen da, Ca(HCO3)2, disolbagarria, hain zuzen.
CaCO3+ CO2+ H2O------------------------------------ Ca(HCO3)2
Kareharria + CO2 disolbaturik duen ura-------------------------Kaltzio bikarbonato disolbagarria
Karbonatazioak arrokaren gainazala higatu eta disolbatu egiten du, eta hainbat eratako barne- nahiz kanpo-egiturak sortzen ditu.
Kanpo-egiturak
Barne-egiturak
Arroila edo kanoia
Pareta oso bertikalez inguraturiko haran sakona.
Lapiaza edo lenarra
ildo eta kanal ugari dituen gainazal arrokatsua
Dolinak
Inbutu itxurako hobiak, banaka edo multzoka.
Simak(leizeak)
Pitzadura batetik sorturiko hodi antzeko zulo bertikalak.
Meazuloak(galeriak)
Tunel horizontalak
Aretoak
Aretoetan,sabaitik iragazten den uraren arioak sortzen ditu
estalaktitak
(sabaitik zintzilik daudenak) eta
estalagmitak
(lurretik gorantz doazenak) sortzen ditu, ur-tantetan disolbaturiko kaltzio bikarbonatoaren hauspeatzeagatik.
Aurri itxurako paisaiak
Kareharria kaltzio karbonatoz osatuta dago, horrenbestez ezin da uretan disolbatu. Gainera kareharria harri trinkoa da, iragazkaitza, baina oso zartatua agertzen da; horrela kareharrizko mendilerroetan erortzen den euri-ura iragazi egin daiteke zartaduren zehar. Iragazitako ur horrek CO2 disolbaturik dauka, horrek kareharriaren kaltzio karbonatoarekin erreakzionatu eta kaltzio bikarbonatoa bihurtzen du. Meteorizazio kimiko hori karbonatazioa da.
Erliebe karstikoaren etapak
Beheko eskematan adierazten da, pausoz pauso, mazizo karbonatodun batek zein etapatatik igarotzen den, ekintza karstikoak bere barnean aurrera egiten duen neurrian. Mazizoaren gainean sortuz joaten den erliebe bihurri horri TORKATZA deitzen zaio, torka asko daudelako bertan.
Lehen etapan Kareharrizko mazizoaren gainazaleaneuri urek, harrien mineralak disolbatzen ditu: meteorizazio kimikoa, karbonatazioa. Karbonatazioaren ondorioz, gainazalean lapiazak eta dolinak agertzen dira. Kararria iragaztezina da baina oso zartatua dago, ura pitzaduretatik iragazi eta harria barrutik disolbatzen hasten da.
Mazizoaren barrualdean, harrien pitzaduretatik pasatzen den iragazitako urak harriaren disoluzio prozesuarekin jarraitzen du, eta arrakalak eta hutsuneak zabalduz doa. Pixkanaka -pixkanaka, mazizoa zulatuz joaten da: galeriak, simak, putzuak
Lurpeko urak azpiragoko mailetara pasatuz doa eta goiko galeriak uzten ditu
Lapiaza edo lenarra malkartsuagoa da, gainazaleko formak nabarmendu egiten dira
Mazizoa edo mendilerroa zuloz beteta daude; horrela zona batzuk hondoratu egiten dira eta torkak eta arroilak eratzen dituzte. Mendilerroaren barruan forma endokarstikoak oso garatuak daude.
Galerietan estalaktitak (sabaitik hazten diren puntadun formak) eta estalagmitak (lurzorutik hazten diren dorretxoak) sortzen dira, kaltzio karbonatozko sedimentu karstikoak dira horiek, eta kaltzitaz osatuak daude. Estalaktita eta estalagmita bat elkartzean zutabea eratzen da.
Denborak aurrera egin ahala, disolbaketa gero eta handiagoa da, ondorioz barruko modelatua agerian geratzen da. Aurri itxurako erliebeak agertzen dira. Une horretatik aurrera beste eragile batzuek paisaia modelatzen jarraituko dute.
Modelatze karstikoa: animazioa
BIDEOAK: