Hiru egoera mota sor daitezke:
1.BI ERTZ OZEANIKOREN arteko talka
Bi plaka ozeanikoek talka egiten dutenean, bietako bat tolestu eta manturantz hondoratzen da. Hondoratzen ari den gune horri subdukzio zona edo azpiratze-aldea esaten zaio.Plaka tolestean eta hondoratzean bien arteko mugan itsaspeko sakonune nabarmena sortzen da, hobi ozeanikoa hain zuzen ere. Hor litosfera suntsitzen doa.
Plakak zurrunak direnez, talka egiten dutenean sortzen diren tentsio eta indar handien eraginez, deformatu eta zartatu egin daitezke, eta lurrikarak sortzen dira. Plaka hondoratzen ari den gunean zartadurak sor daitezkeenez, lurrikaren fokua ez da beti sakonera berekoa izaten (azalekoa, bitartekoa eta sakona Benioff-en planoa).
Plakak hondoratu ahala berotu egiten da, eta ondorioz, zati bat urtu eta magma sor daiteke. Magma beroak gorantz jotzen du, goiko plakaren arrakaletatik irteten da eta uharte-arku bolkanikoak era ditzake. Adibidez: Kuril uharteak, Aleutiarrak, Japonia…
2. ERTZ OZEANIKOAREN ETA KONTINENTALAREN arteko talka
Plaka ozeaniko batek, beste plaka kontinental batekin talka egiten duenean, ozeanikoa (meheagoa eta dentsitate handiagokoa) tolestu eta manturantz hondoratzen da.
Aurreko kasuan bezala, subdukzio-zonan, hobi ozeanikoan, lurrikarak eta sumendiak gertatzen dira. Bestalde, plaka biak elkarren kontra jotzean sortzen den presioak litosfera kontinentalaren ertza konprimatu, tolestu eta altxatu egiten du; era horretara, ozeano inguruko mendikatea eratzen da. Adibidez: Andeak.
OZEANO-OZEANO KONBERGENTZIA
OZEANO-KONTINENTE KONBERGENTZIA
3.BI ERTZ KONTINENTALEN arteko talka
Bi plaka kontinentalek talka egiten dutenean, bi plakak lodiak, zurrunak eta dentsitate gutxikoak direnez, talka egitean sortzen diren tentsio eta indar handien eraginez, deformatu eta zartatu egin daitezke, eta ondorioz, lurrikarak sor daitezke. Hala ere, mantuan ez denez ertzik hondoratzen, ez da sakoneko lurrikararik gertatzen.
Gainera, subdukzio sakonik gertatzen ez denez, magmen eraketa beste bi kasuetan baino nabarmen urriagoa izaten da, eta ondorioz, oro har ez da jarduera b olkanikorik, hau da, ez da sumendirik eratzen.
Bestalde, plaka biak elkarren kontra jotzean sortzen den presioak plaka bien ertzak konprimatu, tolestu eta altxatu egiten ditu, eta kontinente barruko mendikatea eratzen da. Beraz, kasu horretan ere, orogenesia gertatzen da. Adibidez: Himalaia.
KONTINENTE-KONTINENTE KONBERGENTZIA