Urruntzen ari diren bi plaken arteko mugari dortsal ozeaniko esaten zaio. Dortsalak mantuko material urtua askatzen duten itsaspeko mendikate luzeak dira; 75.000 km luze eta 2.000 m altu izaten dira, eta lautada abisaletan daude kokatuta. Zeharkako ebakia eginez gero ondo ikusten da dortsala ehunka kilometroko zabalera duten bi mendilerrok osatzen dutela; horien erdian riftaedo hobi tektoniko izeneko sakana bereizten da.
Dortsalen bidez magma etengabe goratzen eta trinkotzen denez, litosfera ozeanikoa berria sortzen da; hala, ozeanoaren hondoa zabalduz doa eta kontinenteak elkarrengandik urrundu egiten dira
Prozesu osoan zehar lurrikara ugari gertatzen dira, litosfera, zurruna izanik, hautsi egiten delako. Baina subdukziorik ez dagoenez, ez da sakoneko lurrikararik gertatzen. Bestalde, mantuan dauden materialen igoerak jarduera bolkaniko handia sortzen du, eta sumendi asko eratzen dira.
ANIMAZIOAK
JARDUERAK