http://cosmology.net/images/universe05.jpg
Unibertsoan milaka milioi galaxia daude.
Galaxia: argi propioa duten ehundaka edo milaka milioi astrok -izarrak- osaturiko multzoa da. Izarrez gain, galaxietan planetak eta gas eta hautsez osatutako hodeiak ere badira: nebulosak.
Gure galaxia Esne-bidea da.
Esne bidea 30 bat galaxiaz osatutako talde baten parte da: Talde Lokalaren parte. Talde Lokala, berriz Virgo galaxia-kumuloa izeneko talde multzo baten parte da. Galaxia-kumulo horretan, milaka galaxia daude: milaka bilioi (1015) izar, guztira. Virgo galaxia-kumulua egitura handiago baten parte izango da agian, baina astronomoek zailtasunak dituzte egitura hori aurkitzeko.
Galaxia motak:
Galaxien dimentsioak izugarriak dira. Dimentsio horiek adierazi ahal izateko argi-urtea deritzon luzera -unitatea erabiltzen dugu.
Argi-urtea: argiak hutsean urtebetean egiten duen distantzia da.
Argi-urtearen eta kilometroaren arteko baliokidetasuna gogoratuko dugu: 1 argi-urte = 9.460.800.000.000 km
Nebulosak (latinez Nebula, "hodei") hautsez eta metatutako gasez osaturiko espazioko hodeiak dira. Partikulek elkarren artean egiten duten grabitate indarrari esker loturik mantentzen dira gas eta hauts partikulak. Teoria kosmologiko berrien arabera, izarren sorreran parte hartzen dute.
Izarra: gas masa izugarria da, eta bere barrualdean Fusioaren ondorioz sortutako energia argi eta bero moduan igortzen du. Fusioan zenbait atomoren nukleoak batzen dira, nukleo berri bat sortzeko.Hori gertatzeko tenperatura oso altuak behar dira. Hidrogenoa eta helioa baino astunagoak diren ia gai guztiak izarretako erdigunean sortzen dira.
Errotazio-higidura dute, bere buruaren inguruan, eta translazio-higidura ere bai galaxiaren erdigunearen inguruan.
Izarrak sortu egiten dira, energia igortzen dute milioika urtetan zehar eta azkenik suntsitu, hil egiten dira.
Izarrek tamaina, kolore edo tenperatura aldakorrak dituzte, nagusiki hidrogenoz eta helioz osaturik badaude ere. Izar txikienak neutroi-izarrak dira.
Izar batek igorritako argia izarraren gainazaleko tenperaturaren araberakoa da.
Eguzkia izar ertain eta horia da; haren gainazaleko tenperatura 5.500 °C ingurukoa da. Bada, harrigarria iruditzen bazaigu ere, gure Eguzkia izar hotz samarra dela esan daiteke. Hala ere, ez pentsa, izar baten barruan gertatzen dira erreakzio nagusiak, eta barrua askoz beroagoa da gainazala baino. Batez beste, 20.000.000 °C inguru izaten da han!
Bucles de plasma supercaliente tras una erupción solar. (Foto: NASA/GSFC/SDO)
Planetak: berezko argirik sortzen ez duten astroak dira eta izar baten inguran biraka aritzen dira.