* Adina: Duela zenbat urte, milioitan adierazita.
bideo 2:paleozoiko
bideo3:mesozoiko
bideo4:zenozoiko
LURRAREN HISTORIA
Aurreko gaietan ikusi dugunez, Lurra orain dela 4.600 milioi urte sortu zen. Ordutik gaur egun arte gure planetak etengabe aldatzen jarraitu du. Lurra Eguzki-sistemaren barruan dago. Bertan, kokapen pribilegiatua du, ura bere hiru egoera posibleetan (solido, likido eta gaseosoa) egoteko distantzia egoki batera baitago. Horri esker, historiaren une zehatz batean bizitzaren agerpena posible izan zen.
Lurraren aldiak
Denbora geologikoa milioika urtetan neurtzen da, horren azterketa errazagoa izan dadin. Planeta gisa sortu zenez geroztik Lurrak izan dituen epeei buruz hitz egiten denean, bi eon hartzen dira kontuan: Kanbriarraurrea eta Fanerozoikoa. Landaredian eta faunan gertatutako aldaketa garrantzitsuenak kontuan hartuz bereizten dira eonak.
Eonek honako ezaugarriak dituzte:
4.030 milioi urte iraun zuena, bereizten da gaur egun ezagutzen dugun planetaren egituraketa orduan gauzatu zelako. Epealdi honetan, atmosfera erreduktorea, zenbait mikroorganismorekin elkarreraginak zituena, nitrogenoz eta oxigenoz aberasteak lehen izaki bizidun eta itsas ornogabeak agertzea ekarri zuen. Eon hau hiru zatitan banatu ohi da: Hadikoa, Arkaikoa eta Proterozoikoa.
Oraindik epealdi honetan aurkitzen gara eta hiru aro desberdin ere hartzen ditu (eon honen kasuan erak deitzen dira): Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa, hamaika periodo eta zazpi garai desberdinekin eta gertakizun garrantzitsuz beterik, adibidez, kontinenteen zatiketa, dinosauroen garaia edo lehen gizakien agerpena.
Lurra geologikoki garatzen zen bitartean, azalean ere garrantzi handiko beste fenomeno bat agertzen ari zen: eboluzio biologikoa, hau da, izaki bizidun desberdinen garapena.