15 Jarraitu nirekin

Pertsonaren alderdi guztietan gertatzen den bezala, fedeari dagokionez ere, gizakiak etengabe hazi behar du eta, horretarako, heziketa egokia jaso behar du. Topaketa honekin hori nabarmendu nahi dugu. Etapa baten bukaeran gaude, kurtsoaren bukaeran, baina horrek ez du esan nahi lasterketa bukatu denik. Haurrek konparazio hori erraz ulertuko dute, kurtso bukaera txirrindulari-lasterketen garaian egiten baita.

MEZUA

Etaparen bukaerara iritsi bagara ere, lasterketa oraindik ez da amaitu. Jesusek hau esaten digu: jarraitu nirekin. Igandeko Eukaristiaren ospakizunean, datorren kurtsoan jarraituko dugun katekesian, gure bizitzako momentu guztietan... Jesusek berarekin lotuak egotera, berarengandik hurbil egotera, lagunak izatera… gonbidatzen gaitu.

HELBURUAK

· Bukatu den kurtsoan bizitako unerik aipagarrienak gogoratzea.

· Jesusi eta kristau-elkarteari lotuak jarraitzera gonbidatuak gaudela sentitzea, batez ere igandeko Eukaristian parte hartuz.

· Heldu den kurtsoan katekesian jarraitzeko gogoa izatea.

Jaunaren Hitza

“Iraun tinko nire maitasunean”

“Zuek nire adiskideak zarete” Joan 15, 9.14

Jesusek, gaur, guri, bere adiskideei, esaten digu. Normalean adiskideekin, maite ditugun pertsonekin, gustura gaude, haiekin egon nahi dugu eta, urruntzen garenean, gogoan eramaten ditugu; noizean behin idatzi edo telefonoz deitzen diegu… Kurtso honetan Jesusek maite gaituela eta guk bera maite dugula deskubritu badugu... Katekesiaren bukaera iristean ahaztu egingo ote dugu?

Jesusek, halaber, jarraitu nirekin esaten digu.

Jesusekin jarraitzen dut, igandeko Eukaristian (parte hartzen dudanean)

Jesusekin jarraitzen dut, hobeki ezagutu nahi (badut), datorren urtean katekesira (etorriz)

Jesusekin jarraitzen dut, besteak (maite eta laguntzen ditudanean)

Jesusekin jarraitzen dut, otoitz egitean (berarekin hitz egin eta berarengan pentsatzen dudanean)

Jesusekin jarraitzen dut .........................................................................……………