01 Ezagutzen dugu Jesus?

Lehenbiziko bilera honen helburua ez da haurrek zer ideia, esperientzia eta ezaguera erlijioso duten jakitea, baizik eta hasten den urteari begira gauza batzuk gogoraraztea eta motibazioa piztea.

Katekesi saioan zehar garrantzitsua izango da puntu hauek azpimarratzea: bizi izan dituzten esperientzia positiboak, pertsonak elkarren artean erlazionatzeak duen alde ederra eta, batez ere, Jesus ezagutzen hasi izanaren garrantzia. Joan den kurtsoko alde positiboak gogoratzea da kurtso berriari begira egin daitekeen motibaziorik onena.

MEZUA

Lehenengo ikasturtean ezagutzen hasi ginen. Hain miresgarria izanik, urte honetan ere, Bera ezagutzen jarrai dezakegu eta, beraren adiskide eta jarraitzaile bezala, ikasten eta disfrutatzen.

HELBURUAK

· Joan den kurtsoaren oinarrizko alderdiak gogoratzea.

  • Hasten den kurtsoari begira ilusioa piztea.

Haurraren liburuko 6 eta 7. orrialdeetan joan den ikasturtearen irudi bidezko laburpen bat daukagu.

Irudi bakoitza gogoratzeko, galdera-erantzunen bidez, eurekin hitz egin dezakegu, edo, besterik gabe, eszena bakoitza komentatzeko eska diezaiekegu.

Bestetik, 7. orrialdean, koadro baten barruan “Zer gogoratzen duzu Jesusez?” galdera dago. Koadro horren barruan, ume bakoitzak erantzuna idatziko du. Idatz dezala Jesusen bizitzari buruz gogoratzen duen guztia eta joan den urtean ikasitakoa.

- Jesus nor zen azaltzeko, iritzi okerra zuen jende asko zegoen: baziren iraganetik etorritako mamu antzeko bat zela pentsatzen zutenak; edo beste batzuek egiten zuten gauza bera egiten zuen norbait zela. Horrela gertatu zen orduan eta, gaur egun ere, badago horrela pentsatzen duen jendea.

- Guk bezala, ikasleek ere denboraldi bat zeramaten Jesusekin talde batean. Guk bezala, Jesus ezagutzen zutela esan zezaketen, baina ez erabat.

- Pedrorentzat, berriz, Jesus Mesias da, hau da, Aukeratua, Jainkoak aukeratu duen pertsona.

Zertarako aukeratu du Jainkoak Jesus? Zenbat maite gaituen jakinarazteko, bere seme-alabak garela esateko eta zoriontsuak izan gaitezkeela adierazteko, baldin eta Berak proposatzen digun bidea jarraitzen badugu.

Jaunaren Hitza

Gero, Feliperen Zesarea inguruko auzoetarantz abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera bat egin zien:

- Ni nor naizela dio jendeak?

Haiek erantzun zioten:

- Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek profetaren bat.

Jesusek berriro galdetu zien:

- Eta zuek, nor naizela diozue?

Pedrok erantzun:

- Zu Mesias zara.. Markos 8, 27-29

Egiteko

  • 9. orrialdean gure katekesi taldea irudikatzen duen haur talde bat dago. Galdera honen inguruan daude: “Eta zuek, nor naizela diozue? Une honetan katekistak haur bakoitzari erne egoteko eskatuko dio (isilean); Jesusi emango diogun erantzun pertsonala pentsatu behar dugu; gure bihotzean esan behar dugu lehenengo, eta gero idatzi. Esan diezaiogun Jesusi zer pentsatzen dugun, zer-nolako sentimenduak ditugun.

  • Hori adierazteko, joan den urtean egin genuen Bataioko fede aitortzari dagozkion galderak ditugu haurraren liburuko 10. orrialdean. Katekistak ozenki esango ditu galderak eta talde osoak, aho batez, “Bai, sinesten dut” erantzungo du.