07 Jainkoari “baietz” esaten erakutsi digu Mariak

Abendualdia Mariaren irudira hurbiltzeko liturgia-aldi aproposa da. Eguberria hurbil dago eta Jesusen Amak, gure Ama ere badenak, bizitza irekitzen eta guregan beti jaio nahi duen Jesusi harrera egiten laguntzen digu.

Gai honetan Maria aurkezten dugu Ama eta Sinestun-eredu bezala. Amaren irudia funtsezkoa da haurrarentzat, lehenbiziko urteetan batez ere. Bestalde haurrek imitazioaren bidez ikasten dute eta identifikazio “ereduak” beharrezkoak zaizkie garapenerako: eredu errealak batzuetan, eta fikziozkoak (komikiak, ipuinak…) besteetan.

Orain Mariari begiratzen diogu, Jainkoari “baietz” esan zionaren eredu gisa; Mariak “baietz” esan zion Jainkoari, zintzo eta eskuzabal jokatu baitzuen.

MEZUA

Maria Jainkoarekiko leialtasun eredua –“baietz” eredua– da guretzat. Halaber, besteei “baietz” esateko eredua da. Horrela agertzen zaigu ikustaldiaren pasartean: Elisabetengana doa presaka amatasunaren poza konpartitzeko.

Jainkoari “baietz” esaten eta gure bihotzetan jaio nahi duen Jesusi harrera egiten laguntzen digu Mariak (Abendua/Etorrera, Eguberriaren hurbiltasuna).

HELBURUAK

  • Maria Jesusengana eramaten gaituen ama gisa eta Jainkoarekiko leialtasun eredu gisa ikustea.

  • Eguberrian Jesus gure artean onartzeko desioa piztea.

  • Lan konkretu batean “baietz” esateko konpromezua hartzea.

Kristauok honela egiten diogu otoitz Mariari eta, beraren bitartez, Jainkoari:

Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin,

bedeinkatua zara zu andre guztien artean, eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.

Santa María, Jainkoaren Ama, erregutu ezazu gu bekatarion alde,

orain eta gure heriotzako orduan. Amen

Jaunaren Hitza

Hurbil dagoen Eguberriaren misterioarekin zerikusia duten Mariaren bizitzako hiru gertaerak, eta gertaera horiek definitzen dituzten hiru esaldiak landuko ditugu. Hiru esaldietan Maria leialtasun eta fede eredu bezala agertzen da:

-Jaiotzaren iragartzea: “Gerta bekit zuk esan bezala”.

-Elisabeti ikustaldia: “Zorionekoa zu, sinetsi duzulako”.

-Jaiotza: “Mariak gogoan hartzen zituen gertakari guztiok”.

· 50-51. orrialdeetan triptiko moduan aurkeztutako hiru marrazki daude: Maria aingeruarekin, Maria eta Elisabet, Maria abere-askan dagoen Haurraren aurrean. Arestian aipatu ditugun Ebanjelioko hiru esaldiak, hiru marrazki horiei dagozkie.

Esaldi horien esanahia aztertuko dugu, Mariak Jainkoari eta besteei erantzuteko erakusten duen prestutasuna –bere “baietz” esatea– deskubrituko dugu. Mariaren jarrerak ikusiko ditugu, “zorionekoa” izatearen zentzua, “sinestu duzu” esaldia “Jainkoaz fidatu zara eta berarengan konfiantza izan duzu” esaldiaren baliokide gisa.

· 52. orrialdean otoitz bat egiteko eskatuko zaie. Katekistak hitz xumez egitera animatuko ditu: Jainkoari eskari bat egitea edo nahi bat adieraztea edo eskerrak ematea... Maria gure Amarengan dugun “ereduari” begira egiten dugu. Gero, haurrek “bai” hitza margotu dezakete.

· 53. orrialdean zuriune bat dago; bertan haur bakoitzak Andre Mariaren irudi edo argazkiren bat erantsi dezake: parrokiako Andre Maria, herrikoa, elizbarrutiko zaindaria. Gurasoek lagundu egin diezaiekete.

Fede adierazpena

Mariaren irudi edo ikono baten inguruan, isilune batean, Gabonetan bete dezaketen konpromiso bat pentsatzeko eskatuko diegu haurrei, Jainkoari eta besteei “baietz” esatea izango den konpromiso bat:

- Etxean, Jaiotzaren aurrean, elkarrekin otoitz egitea.

- Egun hauetan, emango didaten dirutik parte bat oparirik jasoko ez duten umeentzat gordetzea.

- Gabon eguneko Eukaristian denok elkarrekin parte hartzea, famili bat bezala.