15 Jaunaren eguna

Igandea, jaieguna Jesus berpiztuarekin

Astearen joan-etorrian, egun berezia dugu igandea. Baina, “Jaunaren eguna” kristau izaeraz bizi ez duen jende askorentzat igandea atseden-eguna besterik ez da, gero eta luzeago den asteburuaren barruan denbora-pasa eta gozamenerako dagoen eguna. Haurrek igandeari buruz duten esperientzia familian bizi duten giroaren baitan dago.

MEZUA

Jesus berpiztuarekin astero egiten dugun dugu igandea. Besteekin batean, astean behin. Pazkoa ospatzen dugu, heriotza menperatu duen Jesusen garaipena. Aldarera hurbiltzen gara, Eukaristia ospatzeko eta kristau-festaren ogia jateko.

HELBURUA

· Igandearen zentzua eta esanahia ulertzen hasi.

Elkarrizketa

1. Asteko egunen artean, zein zaizue gogokoena?

2. Nahi al duzue igandea etortzea? Zergatik?

3. Zuek zer egin duzue igandean?

4. Zer egin zenuten aurreko igandean?

Orain haurraren liburua zabaldu

· Igandeko Eukaristia ospakizuna jartzen da agerian 93. orrialdean. Katekistaren laguntzaz, irudian ikusten dutena azalduko dute haurrek: bakoitza bere eginkizuna betetzen; apaiza, ohargilea, jendea; hor ageri diren zenbait gauza eta ezaugarri; aldarea, ardoa eta ogia, ospakizunetan aldarrikatzen den Jainkoaren Hitza jasotzen duten liburuak.

· “Igandetik igandera” izeneko jolasa daukagu 94. eta 95. orrialdeetan. Antzara-jokoaren antzekoa da, eta fitxak eta dadoak behar dira jolaserako. Jokalari bakoitzak kolore bateko fitxa bat izango du. 7 zenbakia gorriz dago. Beste igandeei dagozkien zenbakiak 7aren multiploak dira eta horiek ere gorriz daude.

Honako hauek izan daitezke jokoaren arauak:

- 49 laukira lehena heltzen dena da irabazlea.

- Dadoak botatzean, 5a ateratzen duenak ematen dio hasiera jokoari.

- Jokalariren baten fitxa igandera edo gorriz dagoen zenbakiren batera heltzen denean, jokalari horrek dadoa berriro botatzeko aukera du.

- 2 laukian, bizikleta hartu eta beste hiru lauki aurreratzen ditugu.

- 5 laukian, igeri egitera joan eta urpean geratzen gara, hurrengo txanda galduz.

- 10 laukian, ontziak garbitzea tokatu zaigu, hurrengo txanda galduz.

- 15 laukian, patinatuz, patinatuz... hiru lauki aurreratzen ditugu.

- 23 laukian, etxea garbitzea tokatu zaigu, hurrengo txanda galduz.

- 27 laukian, turuta eman digute zirkoan, eta musika ikastera joan behar dugu 22 laukian dagoen musika-eskolara.

- 32 laukian, arropa zabaltzera joan eta lehortu arte itxaron behar dugu, hurrengo txanda galduz.

- 34 laukian, mozorroek izutu gaituzte eta bost lauki atzerago joaten gara.

- 39 laukian, nahastu egin gara “yo-yo” jokoarekin, hurrengo txanda galduz.

- 41 laukian, zoologikora goaz. Sugeek sortutako beldur-ikaraz, hiru lauki egiten dugu atzeraka.

- 46 laukian, jokoa amaitzear dagoela, gaixotu egin gara, hurrengo txanda galduz.

HITZIK ONENA

Gurasoak haurrei esango die badela Biblian lehenengo kristauak nola bizi ziren kontatzen digun liburua. “Apostoluen Eginak” da liburu horren izena.

“Igandean ogia zatitzeko bildu ginen. Paulo ikasleei hitz egiten hasi zitzaien, eta gauerdiraino luzatu zuen hitzaldia, biharamunean joan behar baitzuen.”