11 Jesus gugatik hiltzen da gurutzean

Gure katekesi-mailako neskato eta mutikoek badakite besteen alde gauza handiak egiteko gai diren lagunak daudela, nahiz eta horrek norbere buruari uko egitea, sakrifizioa eta arriskua ekarri.

Adin honetako haurrek ez dute ondo ulertzen heriotzaren gaia. Igarotzen den denbora ere ez dute argi, ez dute bereizten lagun bat aldi luze baterako edo laburrerako joaten den.

Hala ere, haurrek bizi izango zuten heriotzaren esperientziaren bat euren inguruan; horregatik, gordetzen duten sentimenduaz, maite zuten pertsona bat joan izanak eragindako sentimenduaz balia gaitezke, Jesusen heriotzaren gaiari heltzeko.

MEZUA

Jesusek asko maite gaitu, eta horrenbeste maite gaitu ze, gu oraindik harritu egiten gara, gure alde egiten dituen eskaintza, ukatze eta sakrifiziozko adierazpen miragarriekin.

Jesus gugatik hiltzen da gurutzean, eta bere heriotza bizi-iturri da guretzat.

HELBURUAK

  • Jesusen “neurrigabeko maitasun” adierazpenak ezagutu, Eukaristia eta Gurutzeko eskaintzetan.

  • Jesus zergatik hiltzen den ulertu.

  • Bizia gugatik ematen duen Jesus miretsi eta Berari eskerrak eman.

Ebanjelioetako kontakizuna

Jesus Jerusalemera iritsi zen eta iluntzean afaltzera joan zen bere adiskideekin; agur-afaria zen. Ordua heldu zenean, Jesus mahai inguruan jesarri zen bere ikasleekin eta esan zien:

“Semetxook, ez zait denbora asko gelditzen zuekin egoteko. Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar. Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean”.

Gero, ogia hartu eta, eskerronezko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez:

- Hau nire gorputza da, zuentzat ematen dena. Egizue hau nire oroigarri.

Berdin egin zuen koparekin afal ondoan esanez:

-Kopa hau itun berria da, zuentzat isurtzen den nire odolaz Jainkoak ezarria.

Joan 13,33-35; Lukas 22,14-17

Elkarrizketa

- Otoitz egiten du Jesusek Gurutzean?

- Zer esaten dio Jainkoari? Dei egiten dio Aitari?

- Zerk harritu zuen zenturioia?

- Zer esan zuen zenturioiak Jesusez?

Koadernoko ariketak

  • Haurrek 84. orrialdean, galderen erantzunak idatziko dituzte. Irudietan, eukaristiako osagarriak eta Jesusen Getsemaniko otoitzaldia ikus ditzakegu.

  • 85. orrialdean baieztapen batzuk aurki ditzateke E eta G hizkiekin. Kasu bakoitzean, baieztapen bakoitzari dagokiona aukeratu behar dute, egia ala gezurra den aintzat hartuta. Katekistak adi egon beharko du haurrak hautaketa zuzena egin dezan.

  • Haurrek 86. orrialdea koloreztatuko dute eta, zotzak itsatsiz, marraztuta agertzen den palmondoa egingo dute. Guk, Asta Santuan, Jesusen maitasunak era guztietako maitasunik ezaren gainetik garaipena lortzen duela gogoratzen dugu. Hori azalduko die katekistak.

Jesusek bere bizia ematen du gugatik: Gari-alea fruitua emateko lurrean ereiten den bezala, hori gertatzen da Jesusekin.

“Gari-aleak, lurrean sartu ez eta hiltzen bada, ez du fruiturik ematen”