13 Igandea: Jaun Berpiztuarekin egoteko eguna

Gizartean, igandea asteburuko beste egun bat besterik ez da, eta planifikatzen dena asteburu osoa da.

Kasu askotan, igandea ez da “Jainkoaren Eguna” bezala agertzen, edo ez da kontuan hartzen. Igandea gizakien festa-egun gisa ikusten da, atsedenaldia hartzeko, familiako harremanak estutzeko, lagunekin egoteko, jolas eta dibertsiorako... Alderdi hori ona eta beharrezkoa da, eta badu zerikusirik igandea Jainko berpiztuaren festa bezala ospatzearekin.

MEZUA

Igandea Jaun berpiztuaren festa ospatzeko eguna da. Aukera oso berezia eskaintzen digu kristauoi igandeak Jesus Berpiztuarekin elkartzeko, batez ere Eukaristian.

Igandean Jesus Berpiztuarekin elkartzeak Jesusen bizitzaren poza gainerako astegunetara eramaten laguntzen digu.

HELBURUAK

  • Igandea kristauen festa egun gisa ulertu eta bizitzea.

  • Igandeko Eukaristian parte hartzea.

Jaunaren Hitza

Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez:

-Bakea zuekin.

Gero eskuak eta saihetsa erakutsi zizkien. Pozez bete ziren ikasleak Jauna ikustean. Jesusek berriro esan zien:

-Bakea zuekin.

Tomas, hamabietako bat, “Bizkia” zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean. Elkartu zirenean, beste ikasleek esan zioten:

-Jauna ikusi dugu.

Tomasek erantzun zien:

-Haren eskuetan iltzeen seinalea ikusten ez badut, eta nire atzamarra iltze-zuloetan eta nire eskua haren saihets-zuloan sartzen ez badut, ez dut inola ere sinetsiko.

Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez:

-Bakea Zuei.

Gero esan zion Tomasi:

-Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik.

Tomasek erantzun zion:

-Ene Jauna eta ene Jainkoa!

Jesusek esan zion:

-Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak?

Joan 20, 19-29

Barneratzea eta sakontzea

96-97. orrialdeetan:

- Eszena batean, apostoluak bilduak zeuden etxea ikusten da; ateak itxiak daude. Haurrek trangan idatziko dute: Beldurra.

- Beste eszena batean etxe berbera ikusten da, baina orain ateak irekiak daude: Jesus Berpiztua bertan dago apostoluekin. Haurrek Jesusen hitz hauek idatziko dituzte: Bakea zuei.

- Beste eszena batean Tomas taldetik aparte agertzen da. Haurrek idatziko dute: “Ene Jauna eta ene Jainkoa”.

98. orrialdean irudi batzuek igandearen esanahia ulertzen laguntzen digute: eskailera batek, bere mailetan asteko egun guztiak idatzia dituenak, igandera eramaten gaitu. Mailetan pertsonak daude, astegunetako lanak egiten. Igandearen plataforman aldarearen inguruan pozik bildu den jendea ageri da.

99. orrialdean, IGANDEA hitza goitik behera idatzita dago.

I letrak Ilusioa, Irakatsia eta Indarra ekartzen dizkit gogora.

G letrak, Gozamena eta Gonbidapena.

A letrarekin Atsedena eta Aita datozkit burura.

N letrak Nortasuna, kristau Nortasuna, dakarkit gogora; izan ere, igandean aldarrikatu eta sendotu egiten dugu gure kristau Nortasuna fededunen elkartean.

D letrak Dohaina ekartzen dit gogora.

E letra entzutean Eskerrak, Elkartea, Eukaristia hitzak ari dira dantzan nire gogoan.

A letrarekin Adiskide, Aitorle, Adore, Atseden hitzak datozkit burura.