08 Jesusen agindu berria: “Maite ezazue elkar nik maite zaituztedan bezala”

7-8 urte bitarteko haurrek gertaera eta jokaeren esperientzia zehatzetik ulertzen dute maitasuna.

Gurasoek, aitona-amonek eta adiskideek maite dituztela eta maitasun hori ere modu zehatz batzuen bidez adierazten dutela sentitzen dute. Maitatuak, zainduak, izatearen poza sentitzen dute. Eta zoriontsu izateko, egoera hori dela egokiena uste dute. Maitatua izatea eta maitatzea zoriontasun iturri da.

MEZUA

Jesusek Aita Jainkoa maite du eta bere borondatea betetzen du.

Jesusek anai-arreba bezala, bazterketa eta bereizketarik gabe maite ditu guztiak.

Jesusek, Aita Jainkoa eta anai-arrebak berak maite dituen bezala maitatzeko esaten eta irakasten digu.

HELBURUAK

  • Jesusek Aita Jainkoa eta gizakiak maite dituela ikusi.

  • Aita eta besteenganako maitasunean hasi, Jesusen ereduari jarraituz.

Gure esperientzia

- Zertan nabaritzen duzu gurasoek maite zaituztela?

- Nola adierazten dizute? Zeintzuk dira maite zaituztela erakusten duten zeinu eta keinuak?

- Zaindu egiten zaituzte, jaten eman, zutaz arduratzen dira, barre egiten dute zurekin, barkatu egiten dizute, bizia eta gauza asko eman dizkizute, begirunea dizute, irakaspenak eskaintzen dizkizute...

- Maite dituzu, zuk zeuk, gizon-emakumeak? Nortzuk?

- Nola adierazten duzu, hau da, nola azaltzen duzu norbait maite duzula?

- Nola adierazten dizute beren maitasuna maite zaituztenek?

Ebanjelioetako kontakizuna

“Ondoren, lege-maisu bat aurreratu eta galdetu zion:

-Zein da agindu guztietan nagusiena?

Jesusek erantzun:

-Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da!

Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz. Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Ez da agindu hauek baino handiagorik.

Lege-maisuak orduan:

-Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean. Bera bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, holokausto eta sakrifizio guztiak baino hobea da”. Markos 12, 28-33

Jaungoiko zure Jauna maitatuko duzu beste ezeren gainetik

Koadernoko ariketak

  • 60. orrialdean galdera batzuk daude eta haurrek dagozkien hutsuneetan idatziko dituzte erantzunak.

  • 61. orrialdean marrazki bat egingo dute haurrek, besteak nola maite dituzten adieraziz. Azpian, horretarako jarritako tokian, agindu berriaren testua idatziko dute.

  • 63. orrialdean maitasunezko jokabideak ikus ditzakegu. Haurrek eurenganatu eta ozenki azalduko dituzte. Gero koloreztatu egingo dituzte.

.....”Jainkoa maite dut” esan eta senidea gorroto duena gezurtia da; izan ere, ikusten duen senidea maite ez duenak ezin du maitatu ikusten ez duen Jainkoa. “Ekitea da kakoa” esaldiak pentsatzeko balio die : “Zer egin dezaket nik?

Hauetako txiki bati egin zeniotena neuri egin zenidaten