09 “Samariar Onaren” parabola

Haurrek badakite sufritzen dauden lagunak daudena. Badakite sufritzen dutenez arduratzen diren eta haiek zaintzen dituzten lagunak daudena. Besteen min eta oinazea ez da arrotza edo ezezaguna haurrentzat.

Haur askoren egoera arazotsu eta mingarriak ezagutzen dituzte. Seguruenez, hurbileko kasuak ezagutuko dituzte. Haurrek lagun hurkoa zer den jakin dezakete eta lagun hurko bezala jokatu sufritzen duten guztiekin.

MEZUA

Jesus hurbil –hurko- egiten da eta aurkitzen dituen zauritu eta jipoituak zaintzen ditu.

Besteengana, bereziki behartsuenengana, hurbiltzen dena, haiei arreta eskaintzen diena eta haiek zaintzen dituena da egiazko hurkoa.

HELBURUAK

  • Jesusen irakaspenetik, hurkoa nor den ikusi.

  • Bizitzak zauritutakoengana hurbiltzeko eta haietaz arduratzeko deiari erantzun.

Ebanjelioetako kontakizuna

Lege-maisu bat Jesusengana hurbildu eta galdetu zion:

- Nor da nire lagun hurkoa?

Jesusek erantzun zion:

- Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz. Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, bide hartan behera, eta, gizona ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Gauza bera egin zuen handik igaro zen tenpluko lebitan batek ere: ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. Baina bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion. Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen. Biharamunean, zilarrezko bi txanpon atera eta ostalariari eman zizkion, esanez: “Zain ezazu eta gehiago gastatzen baduzu, hurrena natorrenean ordainduko dizut”. Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu zuen lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin?

Lege-maisuak erantzun zion:

- Hartaz errukitu zenak.

Jesusek esan zion, orduan:

- Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.

Lukas 10,29-37

Gure esperientzia

- Ikusi duzue zauritu larrien edo gerraren biktimen irudirik

- Ba ote dago gose, bakardade, gaixotasun, tristuraren… astindurik jasaten duen lagunik

- Ba ote dago lagundu dien edo laguntzen dien lagunik? Nortzuk?

- Ze iritzi duzue musu-truk beren laguntza eskaintzen dute lagunez?

- Ezagutzen duzue laguntzarako erakunderen batean dagoen lagunik?

- Ba ote dago “aurrera igarotzen den” lagunik? Noiz? Zergatik?

Egin ezazu zuk berdin

Koadernoko ariketak

  • 68. orrialdean lerro batzuk ditugu, haurrek parabolan agertzen diren pertsonaiak eta bakoitzak egiten duena apunta ditzaten.

  • 70. orrialdean, neskato eta mutikoak osatuko duten esaldiarekin –“Ni lagun hurkoa izango nintzateke....” – bat datorren irudia koloreztatuko dute. Horrela, haurrek gaian landu dutena barneratuko dute.

Egiteko

Haurrek galdera hauei erantzungo diete: “Nori lagun diezaioket nik? Nola? Eguneroko bizitzarekin –familia, adiskideak, gelako kideak– zerikusia duten jokaera xumeak aipatuko ditugu.