07.Suntsipenak

Biziaren historian, gutxienez bost garaitan, hainbat eta hainbat espezie galdu dira.

6.1. SUNTSIPEN HANDIA

Duela 252 milioi urteko suntsipena izan zen suntsipen handiena, orduan espezie gehien galdu egin baitzen.

Hipotesi berrienaren arabera, anoxiak (itsasoko uretan oxigenorikez egotea) sortu zuen hondamendia. Atmosfera berotu egin zen, bolkanismo handiaren eraginez, eta horrek esan zuen anoxia.

Duela 252 milioi urte domino efektu bat gertatu zen:

BOLKANISMOA --------> BEROKETA --------> ANOXIA -----------> SUNTSIPEN HANDIA

6.2. DINOSAUROEN SUNTSIPENA

Duela 65 milioi urte suntsipena izan zen suntsipen ezagunena. Grai hartan galdu ziren dinosauroak eta beste hainbat izaki bizidun. Mendi baten neurriko asteroide bat erori zen Mexikoko hegoaldera, eta ingurunea hondatu zuen: tsunami erraldoiak eta suteak piztu zituen.

Horrez gain, temperatura-aldaketa handiak eragin zituen, eta hori dela eta, elikagai gehien eta temperatura egonkorra behar zuen espezieak galdu egin ziren; besteak beste dinosauro jatunak.

Harriak aztertuta, suntsipen handien arrastoak aurkituko ditugu. 1980.urtean, 5 mm-ko lodierako eta 65 milioi urteko buztin-geruza bat aurkitu zuten Italian; iridio eta osmio askoko geruza. Elementu hauek ez daude kontzentrazio handian Lurrean baina bai, asteroideetan eta meteoritoetan. Geruza horren azpian badaude dinosauroen fosilak baina gainean ez dago horrelako fosilik. Iridiodun buztin-geruza Lur osoan dago baina Kariben 50 cm-ko lodiera du eta ez 5 mm-koa. Horretaz aparte, 1990.urtean Chicxulub kraterra (Mexiko) aurkitu izanak erakusten dute asteroide handi batek talka egin zuela Lurrarekin, duela 65 milioi urte.

Asteroideak Lurrarekin talka egin zuenean, Lurra partikula-laino batez estalita geratu zen. Hainbat hilabetetan ez zen eguzki-argirik sartu Lurrera, laino horren eraginez. Hori dela-eta, fotosintesia eten egin zen, eta mundu osoko tenperatura jaitsi. Hautsa jalki zenean sortu zen iridiodun-geruza.

6.3. BIZIRAUPENA

Duela 300 milioi urte baino gehiago sortutako zenbait espeziek (labezomorroek,esaterako) lau suntsipen handiri egin diete aurre, eta bizirik iraun dute