4.2. Indar bizien teorema

Indar bizien teorema

"Indar batek partikula batean egindako lanak haren energia zinetikoa aldatzen du".

Teorema honen adierazpena ondorioztatzeko, indar baten eraginpean distantzia jakin batera desplazatzen den m masako partikula dela jo dugu, hasierako posizio jakin batetik r0 bukaerako posizio bateraino r. Indar horrek egindako lana oinarrizko desplazamendu guztietan (dr) egindako lanen batura izango da ; oinarrizko lan horien guztien batura integral bat da.

Beraz:

Newtonen bigarren legearen arabera:

Indarraren eraginpeko partikularen aldiuneko abiadura hau da:

Lanaren ekuazioan aurreko adierazpenak ordezkatuta:

Partikularen masa konstantea denez: