2. Lurraren barrualdea

Lurraren erradioa 6.378 km-koa da.

Dentsitateak eta uhin sismikoak aztertzen dituzten ikerketei eta meteoritoen konposizioari buruzko datuei esker, geofisikariek jakin ahal izan dute Lurraren nukleoaren %80-90 burdina dela, eta %10 nikelez eta beste elementu batzuez osatuta dagoela. Horrez gain, kanpo-nukleoa urtuta dagoela eta barne-nukleoaren zati bat (%8 inguru) ere urtuta dago.

2.1. Lurraren barne-energía

XX. mendearen hasieran, erradioaktibitatea aurkitu zutenean, uste zuten Lurraren barne-beroa isotopo ezegonkorrak -batez era, uranioa eta torioa- desintegratzen sortzen zela. Isotopo horiek igortzen dituzten partikulek mineralen atomoak jotzen dituzte, eta horren ondorioz, mineralak berotu egiten dira. Geokimikariek ondorioztatu dute elementu horiek lurrazalean metatuta daudela.Dena den, nukleoan ez dago elementu erradioaktibo askorik, eta batez besteko temperatura 5.000 ºC -koa da.

Planeten eraketan ikusi genuen planetesimalek elkarrekin talka egiten zutela, eta horrela sortu ziren planetak. Talka egiten duten objektuen tenperaturak gora egiten du; hortaz, planetesimalak, talka bortitzen ondorioz, urtu egin ziren, eta seguru asko, hori izango da nukleoaren bero gehienaren jatorria.