09.Arnas aparatuko gaixotasunak

Arnas aparatuak gas trukean hartzen du parte. Honetan asaldurak agertzen direnean biriketako gaixotasunak sortzen dira.

Hauek bi motatakoak izan daitezke:

  • Biriketako gaixotasun buxatzailea: Arnasbideak estutzen dira eta aire bolumen txikiagoa botatzen da. Asma, Bronkitisa…
  • Biriketako gaixotasun murriztailea:Birikien elastikotasuna txikitzen da eta hortaz, aire bolumena ere.

Gaixotasun guzti horiek oso larriak dira, baina larriena biriketako minbizia da. Biriketako minbiziaren %90 tabakoak eragiten du