1. Bibrazio-higidura harmoniko sinplea.

HHSaren ezaugarriak:

  • Bibrazio edo oszilazioa: Aldagai zinematikoak errepikatzen direneko partikularen joan-etorri osoa.
  • Oszilazio-zentroa, O : Higitzen ari den partikulak lorturiko muturreko bi posizioen arteko erdiko puntua.
  • Elongazioa,x: Aldiune bakoitzean partikula eta oszilazio-zentroaren arteko distantzia.
  • Anplitudea,A: elongazioaren balio maximoa.
  • Periodoa,T (s): partikulak oszilazio osoa burutzeko behar duen denbora.
  • Maiztasuna,f (Hz ): denbora-unitatean egindako oszilazio kopurua. Periodoaren alderantzizko magnitudea da (f=1/T)
  • Fasea,ω·t+ φo : Gorputzaren bibrazio egoerak zehazten duen angelua da. Radianetan neurtuta. (rad); φo hasierako fasea da.
  • Maiztasun angeluarra edo pultsazioa: denbora unitatean egindako fase aldaketa da. (rad/s)