Kimika-2

Taula periodikoa eta artea

The visual Elements Periodic Table-k taula periodikoaren flash bertsioa ikusteko aukera ematen digu.

The Periodic Table Printmaking Project taula periodikoan elementuak arte grafikoetako 97grabatzaileek egindako obrak dira. Marrazkilari eta artista hauek, kopiatu beharreko irudia pentsatu eta paperean diseinatzeaz gain irudia grabatu egin behar dute teknika desberdinak erabiliz.

Wolframioa eta Elhuyar anaiak

Zientziak eta teknologiak berebiziko garrantzia izan zuten XVIII. mendeko gizartean. Wolframioa mende hartan isolatu zuten Elhuyar anaiek; 1783. urtean, hain justu, Bergaran, eta garaiko aurkikuntza zientifiko eta teknologiko garrantzitsuenetako bat izan zen. Real Seminario Patriotico Bascongadok Bergaran zuen Laboratorium Chemicum-ean isolatu zuten wolframioa Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek; gaur egun Edel oihal-denda dagoen lekuan zegoen laborategia.

Aurkikuntza haren atzean, espioitza operazio bat ere egon zen eta Itsas Armadako Ministerioak eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteak hartu zuten parte

Wolframioa garrantzi handikoa izan zen metalurgiaren garapenean, hainbat erabilera eremu dituelako: etxekoak, publikoak, estrategikoak eta militarrak.

Elementu kimikoa isolatzeko prozedura honako hau izan zen: minerala deskonposatu eta burdina eta manganesoa atera zituzten. Geratzen zen hondakina azido nitrikoz tratatu zuten, azido wolframikoa lortzeko. Konposatu hori garbitu eta lehortu ondoren, wolframio (VI) oxidoa lortu zuten. Hori erreduzitzeko, xehatu eta kirats hautsarekin nahastuta ordu eta erdiz su bizian eduki zuten. Botoi gris modukoa lortu zuten. Lortzen zuten alea oso txikia zen. Ale txiki hori wolframio izeneko elementu kimikoa zen. Aurkikuntza garrantzitsu horren berri txosten batean eman zuten.

Horrez gain, beste hainbat ikerketa ezin zituzten, zilarbiziaren, zilarraren edota platinoaren inguruan.

Aurkikuntza hark berehala izan zuen oihartzun handia mundu osoan. Frantziako, Britainia Handiko, Alemaniako eta Suediako aldizkari zientifiko nagusietan argitaratu zuten, eta Encyclopédie-n ere agertu zen.