03. Gaixotasun infekziosoak

3.1 Mikroorganismo patogenoak.

GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK: Mikroorganismoek, (bakterioak, birusak, protozooak eta onddoak) eragindako gaixotasunak dira.

MIKROORGANISMOAK: Izaki bizidun txiki-txikiak dira, zelula bakar batekoak eta mikroskopioan bakarrik ikus daitezkeenak. "Mikrobioak" izena ere hartzen dute

MIKROORGANISMO PATOGENOAK: Gu gaixotzea eragin dezaketen mikroorganismoak.

· BAKTERIOAK: Nukleorik gabeko organismo zelulabakarrak dira. Gorputzaren barruan ugaltzen dira eta ondoko zelulak eta ehunak suntsitzen dituzte. Gainera toxina izeneko substantzia bat sortu eta odolaren bidez hedatzen dira gaixotasunen sintoma larrienak sortuz.

Adibidea: antraxa (ziztadak, animaliak edo larruazalak); kolera (ura); faringitisa (airea), salmonelosia (elikagaiak).

Gaixotasun infekziosoen transmisioa.Discovery Channel

· BIRUSAK: Zelula ez den mikroorganismoa da; oso egitura bakuna du: azido nukleikozko eta proteinazko estalkia. Zelulatik kanpo bizigabeak dira hau da ezin dira euren kabuz ugaldu. Zelula batean sartzean hau suntsitzen dute. Batzutan ez dute zelula hiltzen, barruan geratzen dira eta arrazoi batengatik berriro aktibatu eta gaixotasuna sor dezakete.Adibidea: gripea ( zuzeneko kutsapena, usinak); herpes genitala (sexu-harremanak); errubeola (zuzeneko kutsapena, usinak); Hiesa (zuzeneko kutsapena, sexu-harremanak edo odola)

Birusak.Discovery Channel

· PROTOZOOAK: Nukleodun organismo zelulabakarrak dira(eukariotoak). Hogei espezie inguruk sor dezakete gaixotasuna gizakiengan, baina biztanleriaren laurden batek gaixotasun horietako bat du.Adibidea: malaria (eltxoaren ziztada)

· ONDDOAK: Nukleodun organismo zelulabakarrak edo zelulanitzak dira (eukariotoak). Ez dute banako osasuntsuak gaixotzea eragiten, beste gaixotasun baten ondorioz ahul dauden pertsonak baizik.Adibidea: Kandidiasia ( ahotik edo sexu-harremanak), atleta-oina (gainazal kutsatuak).

3.2 Gaixotasun infekziosoen transmisioa.*

Hauek izateko beharrezkoa da mikroorganismo patogenoa gorputzaren barruan izatea. Hau, zenbait modutan gerta daiteke:

1. Zuzeneko kutsapena. Mikroorganismoa gaixo dagoen pertsonatik, osasuntsu dagoen pertsonara doa.

- Larruazaleko gaixotasunak: Larruazaleko ukipenaren bidez.

- Arnas aparatuko gaixotasunak: Usinetan botatzen diren tantatxoen bidez.

- Sexu bidezko transmisiozko gaixotasunk: Zenbait mikroorganismo gorputzetik kanpo azkar hiltzen dira, ondorioz, hauek transmititzeko ukipen estua izan behar da, adibidez: sexu harremanak.

2. Uraren bidez. Pertsonen edo animalien gorozkiez kutsatutakoa.3. Elikagaien bidez. Ur kutsatuz ureztatutako elikagaiek jatean edota hauek behar ez bezala manipulatuak izan direnean.

4. Animalien bidez. Gaixotasunak transmititzen dituzten animaliei bektore deitzen zaie. Adibidez: eltxoak.

FLORA NORMALA: Gure organismoan, bakterio ugari daude: larruazalean, hestean… horiek ez dira patogenoak eta zenbait zerbitzu ematen dizkigute:

· Hesteko mikroorganismoak: bitaminak sortzen dituzte eta patogenoak sartzea eragozten dute.

Hauek ugaldu daitezke eta gaixotasunak sortu, oportunistak deitzen zaie.

3.3 Gaixotasun infekziosoen garapena.*

Zenbait fase dituzte:

1. INFEKZIOA: Gorputzera iritsi, haren barruan sartu eta ugaltzen hasi.

2. INKUBAZIO-ALDIA: sintomak agertu arteko denbora. Gaixotasunaren arabera iraupena aldakorra da: gripea, inkubazio-aldi laburra; ihesa, ordea, inkubazio-aldi luzea

3. ALDI AKUTUA: Guztiz agertzen da gaixotasuna eta sintomak azaltzen hasten dira: sukarra, mina…Aldi akutuan agertzen diren sintomak, mikroorganismoek eragindako kalteen ondorio dira.

4. BEHERALDIA: Sintomak arintzen hasten dira, sendagaien ondorioz edo gorputzak, menderatu egin dituelako mikroorganismoak.

5. SUSPERRALDIA: Indarberrituz joaten da gorputza.

  • Adb: ASTANAFARRERIA edo BARIZELA. Artikulua
  • 1. INFEKZIOA: Eramailearekin izandako zuzeneko ukipenaren ondorioz, eramailea ez da gaixoturik egon behar.
    • 2. INKUBAZIO-ALDIAK: Hiru astekoa da eta azkeneko egunetan gaixoak, nahiz eta sintomarik ez izan gaixotasuna transmiti dezake.3. ALDI AKUTUA: Etapa honen hasieran baba txikiak agertzen dira larruazalean, hauek azkura handia ematen dute eta bost eguneko iraupena dute azkurok.4. BEHERALDIA: Babak desagertzen eta lehortzen hasten dira. Guztiak lehortzean, susperraldia hasten da.3.4 Gaixotasun infekziosoen prebentzioa *
    • Transmisioak eragozteko, zenbait ohitura har daitezke.
  • Kutsatuta egon daitezkeen erreketatik edo iturrietatik urik ez edatea
  • Elikagaien ontzietako arauei jarraitzea.
  • Janari prestatua ondo berotzea.

  • Fruituak eta barazkiak ondo garbitzea (lixiba gehi daiteke).

  • Eskuak, janaria manipulatu aurretik garbitzea.

  • Sexu-harremanetan preserbatiboa erabiltzea