04. Big bangetik big ripera

Unibertsoa duela 13.700 milioi urte inguru sortu zen, leherketa handi baten (Big bangaren) ondorioz

4.1. Big bangaren hipotesia

XX.mendearen hasieran, astronomoek gauza arraro bat aurkitu zuten galaxietatik iristen zitzaigun argi-espektroan. Elementu kimikoak adierazten zituzten espektroaren lerroak ez zeuden beren tokian, baizik eta lekuz aldatuta. Horrek adierazten zuen galaxiak elkarrengandik urruntzen ari zirela Doppler efektuaren arabera.

Doppler efektua

Objektu batek (auto batek, galaxia batek edo beste edozerk) uhinak igortzen ditu higitzen ari direla, eta uhinak distortsionatu egiten dira. Hartzailea hurbiltzean, uhina konprimitu egiten da (uhin laburragoa, A), adibidez soinu-uhinak konprimitzean hotsak altuago entzuten dira (A). Hartzailea urruntzean, luzatu egiten da (uhin luzeagoa,B), adibidez, soinu-uhinak luzatzean hotsak baxuago entzuten dira (B).

Urruneko izar eta galaxien espektroak aztertuz jakin dezakegu haiek urrundu edo gerturatzen diren. Urruntzen diren galaxien argiak gorrira jotzen du. Gerturatzen direnena morera.

Galaxiak elkarrengandik urruntzen ari badira, iraganean gertuago zeudela esan nahi du horrek. Horregatik, hasieran, materia guztia oso eremu txikian bilduta zegoen eta Big bangaren ondorioz Unibertsoa sortu zen.

4.2. Big bangaren teoriaren egiaztapena

50 urte sortu ondoren Big Bangaren teorĂ­a egiaztatu zuten. 1964an Arno Penzias eta Robert Wilson fisikariek merkataritza-antena berri bat sortu nahi zuten eta konturatu ziren Unibertsoko toki guztietatik iristen zela erradiazio bat, erradiazio kosmikoa izenekoa. Erradiazio txiki-txikia zenez, oso urrititik iritsi behar zuen, eta horregatik, hondoko erradiazio kosmikoa izena eman zioten.

Horregatik pentsatu zuten Big Bangaren ohiartzuna zela

4.3. Big banga eta Unibertsoaren historia

BIG BANGAREN HISTORIA