02. Osasunerako erasoak eta arriskuak

Zenbait gaixotasunek, erasok edo arriskuk eragina dute osasunean eta horiek zenbait kausa dituzte:

· Giroa

· Organismoa bera (barrukoak)

· Bizi-ohiturak

· Gizarte eta kultura ingurunea

2.1 Gaixotasunak

Zenbait irizpideren arabera sailkatzen dira:

1. Kokapena (gibela, bihotza, urdaila…)

2. Kausa

2.2 Giroaren erasoak

Organismoek, kalte egiten dieten giro-baldintza fisikoei eta kimikoei aurre egin behar diete, baita osasunari kalte egiten dioten beste organismoei ere.

GIRO-ERASO FISIKOAK

Erradiazio ionizatzaileak. Materiaren egitura aldatzeko gai den energia mota da. Naturala zein artifiziala izan daiteke jatorriz, adibidez: izpi ultramoreak, naturalak; eta hondakin nuklearrak, artifizialak.

Zaratak. Hirietan ematen da gehienbat. Entzumen galera eta lo eta portaera nahasteak eragin ditzake.

Tenperatura-aldaketak. Tenperatura altuak eta hezetasun maila handiak heriotza eragin dezakete. Hezetasunak gorputza hoztea eragozten du eta muturreko hotzak eta beroak, lesioak ere eragiten dituzte.

GIRO ETA ERASO KIMIKOAK

Airearen kutsadura. Giza jardueren ondorioz, airearen konposizioa aldatu egiten da. Honetan kutsakorrak diren gasak eta partikulak pilatu egiten dira.

  • Karbono monoxidoa: Oso toxikoa, odolean dagoen oxigenoaren garraioa eragozten du.
  • Sufre dioxidoa: Arnasteko zailtasunak, eztarriko eta begietako narritadura… Kantitate handitan heriotza eragin dezake.
  • Nitrogeno oxidoak: Birikentzako kaltegarria, oso toxikoa.
  • Partikula esekiak: Solidoak zein likidoak izan daitezke eta arnas bideetako zein biriketako gaixotasunak sorrarazten dituzte.

Uraren kutsadura. Kutsatzaile organikoak, ez-organikoak eta biologikoek uraren degradazioa sortzen dute. Hauek oso kaltegarriak dira osasunerako.

  • Organikoak. Ur beltzak, abere-hondakinak, … mikroorganismoen ugalketa areagotzen dute eta toxikoak dira.
  • Ez-organikoak. Ongarrien nitratoak eta fosfatoak, koipeak, gatzak eta metal toxikoak, mikroorganismoen ugalketa eragiten dute, hauek ere toxikoak dira.
  • Biologikoak. Mikroorganismoak dira eta zenbait gaixotasunen eragileak dira.

Elikagaien kutsadura. Substantzia arrotzak daudenean. Nahiz eta kantitate txikitan hartu, eragin kaltegarriak izan ditzakete eta epe luzera eman daitezke. Hauek adibidez: plagizidak, metal astunak, antibiotikoak…