06.Eguzki-sistemaren jatorria

6.1.Eguzkiaren jatorria

Duela 4.750 milioi urte, gas- eta hauts- laino bat uzkurtzen hasi zen, galaxia kiribil baten beso batean. Handik milioika urtera, izar bat (gure Eguzkia) eta bere planetak sortu ziren nebulosa horretatik.

Dirudienez, supernoba bat lehertu egin zen nebulosa horretatik gertu. Orduan, supernobak nebulosa uzkurtu zuen (grabitazioarengatik) eta Eguzki-sistema sortu zen horrela.

EGUZKIAREN JATORRIA