10. Gaixotasun mentalak

Gaixotasun mentalak: Osasun mentaleko gaixotasunek edo arazoek pentsaera, gogo-aldartea eta portaera aldarazten dituzte. Aldaketa horiek larriak direnean gaixotasun mentalak edo buruzko gaixotasun deritze.

Hainbat motatako gaixotasun mentalak daude:

Eskizofrenia: Pertsonak 15-25 urte inguru duenean gertatzen da. Gaixoaren pertzepzioak eta arrazoitzeko ahalmena asko desitxuratzen ditu. Gaixotasun larria da, hortaz ondorio larriak ditu, aluzinazioak adibidez. Honek eragin larria du gaixoaren gizarte harremanetan.

Depresioa: Arazo mentalik ohikoena da. Sintoma hauek ditu: neurriz gaineko tristezia eta zenbait gauzatarako interesik eza.

Nerbio-anorexia: Gaixotasun hau duten pertsonek argalegi daude baina beraien ustetan lodi. Pentsatzen dute normal janez gero asko gizenduko direla, horregatik ez dute jan nahi eta ez dute onartzen hori eginez beraien bizitza kaltetzen hari direla. Normala da emakume anorexikoek hilekorik ez izatea.

Bulimia: Hauek pisu normala dute edo pixka bat potolo daude. Neurririk gabe jaten dute eta gero errudun sentitzen dira. Jandako hori galdu nahi dutenez, botaka egiten dute edo kirol gehiegi besteak beste.

Hiperaktibitatea: Pertsona hauek energia kontrolatzeko arazoak dituzte eta arreta arazoak ere.Ipurtarinak dira eta gehiegi hitz egiten dute.

Dementzia: Ahalmen mentala pixkanaka galtzen da,batez ere, oroimena. Adinekoek dute gaixotasun hau, Alzheimer deiturikoa.

10.1. Gaixotasun mentalen tratamendua

Gaixotasun mentalak tratatzeko hainbat tratamendu psikologiko eta farmakologiko daude, haiei esker gaixo mentalak senda daitezke edo behintzat zerbait hobetu.

Pertsona hauek askotan ez dute tratamendurik jaso nahi, beldurra dutelako, haietariko gehienak ez dakitelako gaixo daudenik ere ez eta ez dute nahi besteek beraien gaixotasunen berri izatea.

Denok egin dezakegu zerbait hori gainditzeko:

  • Pertsona hauek duintasunez tratatu, baztertu gabe.
  • Etiketak ez jarri, hau da, adibidez ez da esan behar pertsona bat eskizofrenikoa dela, eskizofrenia duela baizik.

10.2. Mendekotasuna sortzen duten jokabideak

Mendekotasuna sortzen duten jokabideak ere gaixotasun mentaltzat hartzen dira, aldaketak eragiten dituztelako pertsonen portaeran.

Mendekotasun: Substantzia bat gero eta kantitate handiagoan edo tarte motzagoan kontsumitu beharra, eta kontsumoa uzteko gaitasunik ez izatea nahiz eta horrek arazo sozial, laboral edo beste era batekoak sorrarazi. Gainera kontsumoaren amaiera abstinentzia fisiko eta psikikoko fenomenoak gertatzen dira.

  • Pertsona substantzia jakin bat (alkohola,tabakoa edo beste droga) gehiegi hartzeagatiko nahastea izango du.
  • Pertsona denbora gehiena emango du droga lortzen eta kontsumitzen.
  • Substantzia hartzeari uzten dionean, abstinentzia sintomak agertuko dira.

Zenbait jokabideek ere mendekotasuna sor dezakete: jokoak, lanak, bideo-jokoek, Internetek eta erosketek.

10.3. Drogak

Drogak: Organismora sartuz gero garunean aldaketak eragiten dituen substantzia oro da.

Aldaketa horiek portaera aldaketak eta mendekotasuna sortzen dituzte.

Efektuen arabera drogen sailkapena honako hau da:

  • Nerbio-sistemaren depresoreak.Logura, erreakzioak moteltzea, eta bihotz-taupaden eta arnasketaren maiztasuna txikitzea eragiten dute. (Alkohola, lo eragiteko pilulak, heroina...)
  • Nerbio-sistemaren estimulatzaileak.Arreta handiarazi era logura txikiarazten dute, errendimendu fisikoa eta mentalaren irudipena eta gosea gutxitzen dute. (Anfetaminak,kokaina, kafeina,nikotina...)
  • Nerbio-sistemaren aztoratzaileak. Oinarrizko funtzio psikikoak aldatzen dituzte, beraz, kontzentratzea, arreta jartzea, arrazoitzea eta oroitzea eragozten dute. (Haluzinogenoak:LSD eta onddoak, kanabisa, sintesi-drogak: estasia...)