2. HHSaren zinematika

HHSaren ekuazioak eta grafikoak

HHS-ren EKUAZIOA

Ohar gaitezen malgukiari lotuta dagoen masaren higidura periodikoki errepikatzen dela. Hots, denbora-tarte jakina igarotakoan (periodoa), puntu beretik pasatzen da masa, v abiadura eta a azelerazio berberekin. Argi dago beraz, funtzio matematiko harmonikoa edo periodikoa erabilita deskribatu dezakegula haren higidura. Orokorrean, HHSan higitzen den gorputzaren posizioaren ekuazioa edo higiduraren ekuazioa (higidura-ekuazioa) hau da:

Higidura harmoniko sinplearen oinarrizko ekuazioak denbora pasatu ahala x elongazio ibilbide zuzenean zehar nola aldatzen den deskribatzen du:


Partikula batek higidura harmoniko sinplea du X ardatz batean zehar, baldin eta, haren x elongazioa –hau da, ardatzean dagokion posizio-koordenatua– denboraren funtzio sinusoidal gisa adierazten bada.

ABIADURAREN ETA AZELERAZIOAREN EKUAZIOAK

Abiaduraren ekuazioa posizioaren ekuazioa denborarekiko deribatzen lortzen da.

Azelerazioaren ekuazioa abiaduraren ekuazioa denborarekiko deribatzen lortzen da.

HHSaren propietateak:

  • Higidura hau periodikoa eta oszilakorra da, ibilbide zuzenaz
  • Elongazioa,abiadura eta azelerazioa periodikoki aldatzen dira, era sinusoidalean , nahiz eta hiruren artean fase -desberdintasuna dagoen.
  • Azelerazioa elongazioaren balioaren zuzenki proportzionala, eta aurkako noranzkoa
  • Periodoak eta maiztasunak ez dute inolako erlaziorik higiduraren anplitudearekin.