01.Biziaren errezeta

Naturako 90 elementu kimikoetatik, hogei inguru baino ez ditugu izaki bizidunok.

Lurrazalean dauden elementu ugarienak: O %47; Si %28; Al %7,9; Fe %4,5; Ca %3,5.

Giza gorputzean dauden elementu ugarienak: H %63; O %25,5; C %9,5; N %1,4.

Gure organismoaren %98 urez (H2O) eta Karbonoz (C) osatuta dago.

Urak eta karbonok ezaugarri batzuk dituzte hain portzentai handian aurkitzeko gure organismoan

URA: Disolbatzaile ona delako eta erreakzio kimikoak izaten ditugu etengabe.

KARBONO: Karbonoak lau lotura sor ditzake, eta horrela kate luzeko hainbat molekula mota osa daitezke, besteak beste, gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak.

Nitrogenoa ere funtsezko elementua da bizidunen gorputzean nitrogenoaren bidez proteinak sortzen direlako.

Aurrekoez gain , badaude elementu batzuk proportzio txikian daudenak gure organismoan baina horiek gabe ezin izango ginateke bizi.

Burdina,Fe: gure odoleko hemoglobina sortzeko

Selenioa,Se: gibelak funtzionatzeko

Sufrea,S: ilearen eta azazkalen osagai nagusia

Potasioa,K: nerbio-bulkadak eten ez egiteko

BIZITZEKO ENERGIA

Materia organikoaren iturriaren arabera, autotrofo fotosintetikoa eta heterotrofoa

    • Autotrofo fotosintetikoa: materia ez organikotik eta eguzki energiatik materia organikoa sortzen duten organismoak dira.Egunez egiten da fotosintesia

    • Heterotrofoak: organismo autotrofoek sortutako materia organikoa hartzen dute hauek bizitzeko.

Fotosintesian sintetizatutako materia organikotik -hau da, gluzidoetatik- bizitzeko beharrezko energia sortzeko, arnasketa zelularra izeneko prozesua egiten da. Egunez eta gauez egiten da arnasketa zelularra.

Izaki bizidun gehienek oxigenoa erabiltzen dute, energia lortzeko. Bakterio mota batzuek, aldiz, beste elementu eta konposatu batzuekin - besteak beste, hidrogenoarekin edo sumendiek isuritako sulfuroarekin- erreakzioak eginda lor dezakete energĂ­a. Organismo kimiosintetiko deritze.