14. Medikuntza garapen-bidean dauden herrialdietan

14.1. Osasuna: eskubide unibertsala?

Gaur egun nazioarteko erakundeek pertsonek osasunerako eskubidea dutela onartzen dute, hala ere ez da unibertsala herrialde garatuetan soilik betetzen delako.

Horrela adierazten du munduko bizi itxaropen taulak:

Ikus daitekeenez, bizi itxaropena altuagoa da herrialde garatuetan herrialde azpigaratuetan baino

14.2.Hirugarren Munduko osasun-arazoak

Zenbait herrialdeetan osasun-egoera oso txarra da, egoera hori ikus ahal dugun bezala herrialde azpigaratuetan gertatzen da. Zergatik gertatzen da hori? Herrialde azpigaratuetako baten, Bangladeshen, pertsona bakoitzaren osasun gastua 14 dolarrekoa da, zenbait erakundeek esan dute pertsona bakoitzeko osasun gastua gutxienez 34 dolarrekoa dela.

Merkaturatutako sendagaien %1 a baino gutxiagok tratatzen dituzte gaixotasun tropikalak.

Hiesak jota hiltzen diren pertsonen artean %95a garapen bidean dauden herrialdeetakoak dira, horietatik 6 milioi lagunek jaso behar dute tratamendua eta 700.000 pertsonek bakarrik jasotzen dute.

·Osasuna eta garapena hala garapena eta osasuna?

Herrialde batek garapen-maila txikia badu biztanleak osasun-egoera txarra izango dute, hala ere alderantziz gerta daiteke, biztanleria-ehuneko handi batek gaixotasun larriak baditu, herrialdearen etorkizuneko garapena arriskuan dago.

Herrialde azpigaratuetan biztanleria arriskuan jartzen duten zenbait gauza hauek izan daitezke:

DESNUTRIZIOA:

Elikagai eza izugarria, honek heriotza eragin dezake, gehien bat heriotza honek haurrei eragiten die, gainera elikadura falta, gero garapen fisiko naiz intelektualak eskasa ekar dezake

GAIXOTASUN TROPIKALAK:

Herrialde azpigaratu askotan daude, izan ere, hauek, gehienetan zona tropikaletan aurkitzen dira. Hauetako bat adibidez malaria izan daiteke.